Daily Archives: 10th abendua 2021


Ikastolak Herriari, bihar EITB1en ikusgai

Dakizuenez, aurten, iaz bezala, ikastolen jaiak ezin izan dira ohiko formatuan egin, eta ikastola antolatzaileek ez dute hutsik utzi nahi izan aurtengo urtea ere. Horregatik, plaza horietako lagin bat aurkeztu zuten azaroaren 27an Euskalduna jauregian izandako jaialdian. Bertaratu ezin izan zinetenok ere aukera izan dezazuen ekitaldiaz gozatzeko, bihar abenduak 11, […]


Ateak zabalik ditugu. Hartu hitzordua eta zatoz elkar ezagutzera!

Zure seme-alabak Asti Lekun matrikulatzeko interesaturik baldin bazaude gure proiektua ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Asti Leku gara, ezkerraldean erreferentzia den familien ikastola kooperatiboa. 2 eta 18 urte arteko hezkuntza-eskaintza dugu, eta gure helburua da pertsona trebeak, euskaldunak eta balioak dituztenak heztea.   Irudiaren gainean sakatu informazio guztia ikusteko


Eskolaz kanpoko margolaritzakoek badute piztuta euren Gabonetako zuhaitza

Eskolaz kanpoko margolaritzakoek badute piztuta euren Gabonetako zuhaitza Gabonetako oporretarako gero eta gutxiago falta da, eta Asti Lekun gabonetako giroa nabaritzen hasi da, Haur eta Lehen Hezkuntzan batez ere, non joan den ostiralean Mari Domingiren bisita izan zuten. Eskolaz kanpoko margolaritzako ikasleak ilusioz ahalegindu dira azken saioetan euren Gabonetako zuhaitza […]


ZENTRIFUGAko emaitzen aurkezpen publikoa eta ospakizuna

Abenduaren 14an ZENTRIFUGA proiektuaren emaitzak aurkeztuko dituzte Portugaleteko Gazte Gelan. Proiektu horretan parte hartu dutenek gazteentzako espazio berri baterako proposamenak egin dituzte. Aretoak ehun metro koadro baino gehiago izango du eta Santa Klarako Gazte Informazio Zentro zaharrean egongo da. 15 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako Udaleko Gazteria Zerbitzuen ekimen […]