Daily Archives: 3rd abendua 2021


Euskararen eguna Asti Lekun

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditugu Asti Lekun. Ikasturte honetan ere murrizketak eta COVID neurriak errespetatu behar direnez, eguna ezin izan dugu ohiko eran ospatu, baina talde txikiagoetan batu diren arren, ikasleek beti bezain ondo igaro dute eguna. Haur Hezkuntzakoek Mari Domingiren bisita izateaz gain, txokolatada […]


EGAko ikasleek bat egin dute Euskararen Egunarekin

Asti Lekun HABEko 3. maila (C1) ikasten ari diren ikasleek, gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela kontuan izanda, eta, bide batez, alzheimerra ardatz duen EITB maratoia abian dela, bi bideo egin dituzte zuekin partekatzeko. Horretarako “Zeinen ederra izango den” abestiaren bertsioa grabatu dute.  Abestiaren letra pixka bat aldatu dute, […]


LH4ko ikasleek Oletzero bisitatu dute bere etxean

Aste honetan Lehen Hezkuntzako ikasleek bisita egin diote Olentzerori Mungiako Izenaduba basoan daukan etxean. Bertan euskal mitologiako beste pertsonaia batzuk ere ikusteko aukera izan zuten. Sakatu irudiaren gainean gainontzeko argazkiak ikusteko.