Daily Archives: 19th azaroa 2021


Abenduaren 1ean denak La Florida parkera euskaraz hitz egitera!

Asti Lekuk abenduaren 1ean, 17:00etan La Floridako haur-parkera euskaraz beste guraso, zaintzaile, hezitzaile, senide, lagun… batzuekin mintzatzera joatera gonbidatzen zaitu. Topaketa hau Haurren aurrean helduok heldu euskarazko praktikak sustatzeko sortutako ekimenari loturiko ekintza da. Helburua da haurren zuzeneko heldu erreferenteek, (guraso, hezitzaile, senide, lagun…) beraien arteko, hau da, HELDUEN ARTEKO, […]


Ausolanek eta BCCk goi sukaldaritza ekarriko dute Asti Lekura

Ausolanek, Asti Lekuko eguneroko menuak ikastolan bertan egiteaz arduratzen den enpresak, proiektu berri bat garatu du hiruhileko honetan Basque Culinary Centerrekin batera, jantokietara goi mailako sukaldaritza ekartzeko helburuarekin. Asti Lekuri dagokionez, azaroaren 26an eta abenduaren 16an abian jarriko dute ekimen hau bi errezeta berrirekin: oilasko errea erromeroarekin eta limoia barazki […]


ALAI! eskolaz kanpoko ekintzetako umeak, beren saltsan

ALAI!n apuntatuta dauden umeak primeran pasatzen ari direla eta dagoeneko euskal dantzetan trebatzen hasita daudela erakutsi nahi izan digute. Horretarako argazki pare bat helarazi dizkigute jolasean eta dantzan ikus ditzagun. ALAI! Haur Hezkuntzako ikasleei bideratutako Asti Lekuk sortutako ekintza berria da, zeina umeen psikomotrizitatea, sormena eta euskara sustatu eta hobetzera […]


Gabonetako negulekuak eta campusak Asti Lekun

Gabonetako opor hauetarako Asti Lekun aisialdiko hiru jarduera antolatu ditugu: futbol campusa, saskibaloi campusa eta, txikienentzat, udaleku irekiak. Jarduerak haur eta lehen hezkuntzako haurrei zuzenduta daude (jardueraren arabera adin-tarte desberdinetakoak), eta Asti Lekuko ikasleez gain, ikastolatik kanpokoek ere hartu ahal dute parte Negulekuak Ikastolen Elkarteko Zirimola aisialdi taldearekin eta campusak […]


Bizkaiko kirola Emakumeenganako Indarkeriaren Aurka

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak eta Euskara, Kultura eta Kirol Sailak aukera ezin hobea baliatu nahi dute Bizkaiko Kirol programen bidez indarkeria matxista sentsibilizatu eta prebenitzeko. «Desberdintasunean oinarritutako gizarte batean bizi gara, eta emakumeen aurkako indarkeria matxista desberdintasun […]