Daily Archives: 5th azaroa 2021


LH1E parkera, euskaraz egindako lan onari esker!

Aurreko asteko ostegunean, LH1Eko ikasleek alboko parkera irten ziren ikaskideekin jolastera. “Euskarako botila betetzea lortu genuen eta Argitxok parkera irteteko baimena eman zigun” kontatu ziguten harro-harro, ikastolara itzuli zirenean. “Hona hemen gure argazki batzuk, ikus dezazuen ze ondo pasatu genuen”.


Gurasotasun positiboa sustatzeko Hirukidek antolatutako hitzaldiak

Udazken honetan gurasotasun positiboa sustatzeko bi prestakuntza-hitzaldi berri antolatu ditu Hirukidek: “Nola lortu komunikazio eraginkorra gure seme-alabekin” eta “Familia-harreman osasungarria izateko jarraibideak”. Interesaturik dauden pertsona guztiek hartu ahal dute parte, bai era presentzialean, baita digitalean ere. Aurrez aurreko saioetarako ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, baina online saioetarako, ordea, […]


Zure hatz marka euskaraz!, euskara arlo digitalean erabiltzeko kanpaina

Eusko Jaurlaritzako HPSk (Hizkuntza Politika Sailburuordetzak) Zure hatz marka euskaraz! kanpaina jarri du abian, zeinak eremu digitalean euskararen erabilera sustatzeko helburua duen. Horretarako bi ardatz izango ditu: • Batetik gazteei sare sozialetan edukiak euskaraz sortzera animatuko zaie, • eta bestetik, herritarrei gailuak euskaraz konfiguratzeko deia egingo zaie. Kanpainaren osagai nagusiak […]


Aisialdi Sareak sexu aniztasuna lantzeko prestakuntza-tailerra antolatu du

Portugaleteko Aisialdi Saretik udalerriko familiei zuzendutako sexu aniztasuna lantzeko prestakuntza-tailerra antolatu du azaroaren 9rako. Tailerra Sormena aholkularitza enpresak emango du, zeina kanal digitaletan, hezkidetzan eta nerabeekiko prebentzio-ekintzetan gertatzen diren indarkeria matxistaren hainbat moduren inguruko analisian eta jardueran espezializatua dagoen. Azaroaren 9an, 18:30ean, Portugaleteko Gazte Gelan garatuko den tailer honen helburuak […]