Daily Archives: 28th maiatza 2021


Igandean, maiatzaren 30ean, 2021eko Ibilaldia ospatuko da Sopelan

Igande honetan Ibilaldia 2021 ospatuko da Sopelan, bertako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastolek antolatuta. Edizio honetan ez da ibilbiderik egongo, ez janari eta edari zerbitzurik, ez kontzertu erraldoirik… Halere, lau gune nagusi izango dira herrian zehar banatuta, baina gune batetik bestera mugitzea debekatuta egongo da. Erabiltzaileak aukeratu beharko du […]


Atzo, maiatzaren 27an Asti Lekuko Ohiko Batzar Nagusia egin zen

Atzo, maiatzaren 27an Asti Lekuko Ohiko Batzar Nagusia egin zen Atzo, ostegunez, Asti Leku Ikastola Kooperatibaren Ohiko Batzar Nagusia burutu zen ikastolan, arratsaldeko zazpietatik bederatzietara bitartean. Bertaratutako bazkideek 2020ko Urteko Txostenaren azalpena jaso eta urte horretako kontuak eta 2021eko aurrekontua onartu zituzten. Horrez gain, Ikastolako Zuzendari Orokorrak Asti Lekuko 2021-2024 […]


Asti Lekuko 5 ikaslek ohorezko matrikula lortu dute

Asti Lekuko batxilergoko 2. mailako bost ikaslek ohorezko matrikularekin amaitu dute ikasturtea. Argi dago ikasturte hau ez dela erraza izan inorentzat, are gutxiago ikastolan bukatu eta USE (selektibitatea) azterketa aurrean daukatenentzat. Hala eta guztiz ere, aitortu behar dugu Asti Lekuko ikasleek erraztasunez eta naturaltasunez egokitu direla bizitzea egokitu zaien egoera […]


Ekaineko bilerak Haur Hezkuntzan

Datorren ikasturtean ikastolan hasi edo etapaz aldatuko diren Haur Hezkuntzako ikasleen gurasoek bilera izango dute ekainean tutoreekin. Haietako batzuk aurrez aurrekoak izango dira (2021-2022 ikasturteko HHko 3 urtekoen gurasoenak) eta beste batzuk bideokonferentziaz egingo dira (2 urtekoen geletan sartuko direnenak eta HH5etik LH1era pasatuko diren familienak).


Ekaineko euskararen agenda

Portugaleteko Berbalagun taldekoek egitarau erakargarria prestatu dute ekainerako. Bertan, besteak beste, hilaren 9an San Roke enparantzan izango den Mintzodromoa jasota dago. Animatu zaitezte!