Daily Archives: 26th martxoa 2021


Aupa Athletic!

Azken urte honek kezka, ziurgabetasun eta buruhausteak ekarri badizkigu ere, une onak ere utzi dizkigu, zorionez, arnasa hartu eta tentsio maila jaisten laguntzen dutenetarikoak. Esate baterako, Athleticek emandakoak. Horregatik, gaur, ostirala, aste santuko oporrak hartu baino lehen, Athletic-i une ordainezin eta itxaropentsu horiek eskertu eta aurrean duen erronkarako gure energia […]


Lan ona egin ondoren, ondo pasa oporretan!

Ze azkar pasatu den bigarren hiruhilekoa! Gaur, hiru hilabete hauetan zehar gogor eta txintxo lan egin ondoren, irabazita dauzkaten oporrak hartu dituzte ikasleek.   Batzuk, oporrak hartu aurretik hasi dira ospatzen dagozkien lanak eta kontrolak bukatu dituztela. Horrela egin zuten asteazkenean Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek. Ikastolatik irten eta Portugaleteko […]


Asti Lekuko udako ekintzetan izena emateko epea zabalik

Uda honetan, ohikoa denez, ekaineko eskolak bukatu ondoren UDASTI udaleku irekiak eta Robotika, saskibaloi eta futbol campusak izango ditugu Asti Lekun, jakina, baldin eta osasun-egoerak horretarako aukera ematen badu. Udako ekintza hauetan izena emateko epea martxoaren 26tik apirilaren 30era, biak barne, egongo da zabalik. Argibide guztiak ikusteko sakatu irudiaren gainean […]


Ibilaldiak bere online dendan sartzera animatzen gaitu

Aurten Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna Ikastolek antolatuko dute maiatzaren 30ean, Sopelan ospatuko den IBILALDIA 2021, eta online dendan erosiz laguntzera animatzen gaituzte. Kaixo familiaK! “Iturri zaharreko ura ez dadin inoiz eten” SARTU GURE ONLINE DENDAN IKUSI ETA EROSI, ARREN. Zuen laguntzari esker, denok amaituko dugu goitik behera kalata. […]


80 ekitalditik gora antolatu ditu AEK-k igande honetarako!

Pandemiagatik ez balitz, igandean, martxoak 28, AEK-k euskaren alde bi urtean behin antolatzen duen Korrikako azken kilometroak korrituko lirateke. Aurten, osasun egoeragatik egin ezin izan denez, AEK-k 80 ekitalditik gora antolatu ditu euskal Herriko herrialde guztietan, «euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin». «Ekitaldi xumeak» izango dira, euskaltegien sareak […]