Daily Archives: 15th urtarrila 2021


Asti Lekuko 5 urtekoak, etorkizuneko osasun-langileak

Haur Hezkuntzako 5 urteko umeak gorputzari buruzko gauza interesgarri asko ikasten ari dira eta, beste jarduera batzuez gain, sendagile kontsultak eta erizaindegiak jarri dituzte bertan, osasun arloko ikasleek egiten duten bezala, eurek ere praktikak burutu ahal izateko. Ikusi ze ondo atenditzen dituzten gaixoak sendagileek eta erizainek. Sakatu irudiaren gainean  


Ongi etorri 2021. urtea Asti Lekura!

Astelehen honetan, urtarrilak 11, Asti Lekukoak ikastolara itzuli gara, pilak kargatuta eta lagunak ikusteko gogo bizian. Momentuz eta tamalez urte berriak guztiok nahi dugun “oparia” ekarri ez digunez, segurtasun neurriak mantentzen jarraitu beharko dugu, 2020an bezain txintxo beteko ditugunak, zalantzarik gabe. Bi hankakoez gain, lau hankakoak ere hurbildu dira Asti […]


2020-2021 ikasturterako matrikulazio kanpaina

2021-2022 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina urtarrilaren 18tik 29ra bitartean zabalik egongo da EAEko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Asti Leku ikastola ezagutzera etorri nahi duten familiek aukera daukate, hitzordua eskatuta, hona etorri eta zuzendari orokorrarekin informazio bilera batean parte hartzeko. Ikasturte honetan, pandemia egoera dela eta, bilerak oso talde txikietan […]


Eskolaz kanpokoak hasteko prest Asti Lekun

Urtarrilaren 25ean, astelehena, eskolaz kanpoko ekintzak abian jarriko ditugu ikastolan. Oraingoan ohiko ikasturteetan baino beranduago hasiko badira ere, ikasleak betiko ilusio berberarekin daude norberak aukeratutako ekintzan hasteko: margolaritza, saskibaloia, xakea, atletismoa, dantza modernoa, futbola… Ikastolako gainontzeko jardueretan bezala, eskolaz kanpokoetan ere ezarritako segurtasun neurriak hartuko dira eta, ahal den guztietan, […]