Daily Archives: 4th abendua 2020


Mari Domingi, bertsoak eta herri kirolak Euskararen Eguna ospatzeko

Mari Domingi, Bertsoak eta herri kirolak Euskararen Eguna ospatzeko Ostegunean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu genuen ikastolan. Oraingo egoera ezberdina denez, aurtengo ekintzak ere desberdinak izan dira, osasun neurrietara egokituta, baina ikasleek betiko ilusio berarekin eraman dituzte aurrera. Bi urtekoak, Euskararen Egunaren kartelak marraztu ostean, herri kiroletan aritu ziren, eta […]


Euskararen Eguna dela eta, EGAko ikasleen bertso batzuk

Arratsaldeetan, eskolak bukatu eta gero, ikastolan EGA ikastaroa egiten ari diren batxilergoko ikasleek bertso batzuk idatzi dituzte Euskararen Eguna, Euskaraldia eta Eitbko maratoia oinarri.   Horra hor astelehen/asteazkenetako taldekoen bertsoak:   BI MILA TA HOGEIKO LEHEN HILETAN ETXEAN DENA ALDATU DA   ORAIN GABONAK BADATOZELA BERRIRO ELKARTUKO GARA   GUZTIOK […]


Asteazkenean Juana Telleriaren agurra ospatu genuen 1

Asteazkenean, abenduaren 2an, Juana Telleria gure lankideak bere azken klasea eman zuen Asti Lekun, nahiko kostata, hori bai, lankideek eta ikasleek egindako agur omenaldiek hunkituta izan zutelako egun osoan. Asti Lekuko ikasleei 40 urtez zientzia, teknologia eta matematika irakasten eman ostean, asteazkenean Juanak ibilbide berri bati eman zion hasiera, ikastolako […]


Asti Lekuko jaiotzaren 25. urteurrena

Duela 25 urte Asti Lekuko ama talde batek jaiotza ipini zuen lehenengo aldiz Asti lekuko LHko atondoan. Mende laurden honetan zehar urtero etorri dira, Gabonetako loteria bezala, behin ere hutsik egin gabe. Aurten, 25. urteurrena ospatzeko, 1995eko argazkia errepikatu nahi izan dute. Bertan, Domi, Garazi eta bere ama, Marian, agertzen […]