Monthly Archives: abendua 2020


Santo Tomas azoka eta Olentzeroren bisita, Asti Lekun

Aste hau oso laburra izan bada ere, Asti Lekun mugimendu handia egon da, ekintza ezberdin batzuk jai giroan garatu direlarik. Esate baterako, atzo, abenduaren 21ean, Haur Hezkuntzako 4 urteko umeek, Santo Tomas azoka antolatu zuten, txerria eta guzti. Sakatu irudien gainean   Gaur, abenduak 22, Olentzeroren bisita izan dute Haur […]


Asti Lekuk Jai Zoriontsuak opa dizkizue

Asti Leku ikastolak Jai Zoriontsuak eta Urte Berri On opa dizkizue Aurten hezkuntza-komunitate osoa zoriondu nahi dugu, ikasgeletara modu seguru, arduratsu eta itxaropentsuan itzultzea lortu duelako. Este año queremos dar la enhorabuena a toda la comunidad educativa por haber hecho posible una vuelta a las aulas segura, responsable y esperanzadora. […]


Asti Lekuko ikasleek GaztEkinen parte hartu dute

Aurten ere Asti Lekuko ikasle batzuek hartu dute parte Portugaleteko GaztEkin programan, Batxiler Proiektuko ekonomia mintegikoek, hain zuzen ere. Programa horretan esku hartu dutenek enpresa-ideia berria diseinatu behar izan dute eta jendaurrean aurkeztu. Aurten, pandemiaren egoera dela eta, aurkezpenak talde txikietan burutu behar izan dira. Argazkian Leire Ponce, Naiara Iglesias […]


Gabonetako giroa LH 1-2ko ikasleen geletan

Azken egunotan Asti Leku jai-itxura hartzen joan da eta edozein tokitan ikus dezakegu Gabonetako oporrak gero eta hurbilago daudela gogorarazten digun zerbait. Lehen Hezkuntzako ikasleek eta maisu-andereñoek, esate baterako, Gabonetako apaingarriak egin ostean, pasillo, sabai eta ateetan itsatsi eta eskegi dituzte. Eskulanez gain, abestiak ere izan dituzte. Adibide moduan, bideoan […]


Ihes-gelak Asti Lekuko LH, DBH eta Batxilergoko geletan

Asti Lekuko LH, DBH eta Batxilergoko ikasleek Portugaleteko Udalak euskararen erabilera sustatzeko antolatutako EscapeRoom/Ihes-Gela proiektu hezigarrian esku hartu dute. “Portugaleteko Udalak, Sacodejuegos elkartearekin elkarlanean, euskararen erabilera sustatzeko proiektu batean parte hartzea eskaini zigun. Proiektua berritzailea da, EscapeRoom edo Ihes-Gela hezigarriak baitira. Jolas guztiak euskara eta euskal mitologiaren inguruan antolatu dituzte. […]


Egin eta Ekin programaren urteko aldizkaria

Asti Lekuko ikasleek Bizkaiko Diputazioaren ekimena den Egin eta Ekin programan parte hartu dute azken bi ikasturteetan. Oraingoan, pandemia egoera dela eta, ezin izan da burutu, baina bai pasa den ikasturteko lana jasotzen duen aldizkaria argitaratu. Klikatu irudiaren gainean Ekin eta Egin programa Bizkaiko DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago […]