Daily Archives: 20th azaroa 2020


Ongi etorri Asti Lekura, Euskaraldia!

Asti Lekun Euskaraldiaren 2. edizioari hasiera emateko hainbat ekintza antolatu ditugu, haietako batzuk aste honetan zehar burutu direlarik. Lehen Hezkuntzan, esate baterako, astelehenean hasi ziren girotze-ekintzekin. Tutoretza orduan, maisu-andereñoek ikasleek euskararen erabilpena sustatzen duen ekimen hau hobeto ezagutu dezaten, Euskaraldiaren berri eman zieten (azalpen orokorra, Ahobizi, Belarriprest rolak, Ariguneak…) eta […]


Euskal Mitologia HH 5ekoen geletan

Azken lau aste hauetan 5 urteko umeen geletan Euskal Mitologia lantzen aritu dira eta burutu dituzten jarduera guztiei ukitu mitologikoa eman diete. Unitate didaktiko hau bukatzear dago eta egin dutenaren lanaren lagin gisa, Euskal Mitologiako pertsonaiarik garrantzitsuenen irudiak daramatzan lan ederra helarazi digute. Tenperaz margotu dute eta emaitzarekin oso pozik […]


Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Datorren asteazkenean, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Bizkaiko Foru Aldundiak gizartea kontzientziatzeko kanpaina berria kaleratu du, EZ IKUSI EZ DAGOENIK. INDARKERIA MATXISTA DA eslogana daramana. “Bada garaia identifikatzeko noiz justifikatzen edo ditugun eraso matxistak, zenbaitetan, gainera, emakumeei errua botata”. Bideoa ikusteko sakatu irudiaren gainean


Harrobia Ikastolan “Plataforma egonkorrak” ikastaroa doan

Kirol arloan lan egiten duten pertsonek, trebatzen jarraitu nahi badute, Harrobia ikastolak doan eskaintzen duen “Plataforma ezegonkorrak” ikastaroan apuntatzeko aukera daukate. “Ez galdu denbora eta etorri harrobia ikastolara!” animatzen dituzte interesaturik daudenak euren sare sozialetatik.  


Asti Leku klubeko loteria salgai

Urtero bezala, Asti Leku Klubak gabonetako loteria atera du. Loteria-txartelak 5 eurokoak dira; horietatik 4€  jokatzen dira, eta 1€ klubari ematen zaio.   Loteria klubeko bulegoan eros daiteke: Astelehen eta ostiraletan, 17:30etik 19:00etara Asteazkenetan, 11:30etik 13:00