Daily Archives: 16th urria 2020


Eusko Jaurlaritzaren bekak tresna digitalak erosteko

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gailu digitalak eskuratzeko banakako dirulaguntzetarako deia plazaratu du. Eskariak egiteko epea urriaren 16an hasi eta azaroaren 15ean bukatuko da. Asti Lekuri dagokionez, aurtengo deialdian LHko 5. mailako eta DBHko 1. mailako ikasleek har dezakete parte. Gehienezko laguntza eskatzaileko 200 eurokoa izango da, gailu bakoitzaren fakturaren bidez […]


Eman izena Euskaraldian parte hartzeko!

Zein rol hartuko duzu Euskaraldian? Rola aukeratzean, kontuan hartu gakoa jokaeran dagoela, ez gaitasunean.   Ahobizi? Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere […]


Ibilaldiaren laguntza-kamiseta eskuratu!

Dakizuenez, aurten Ibilaldia ezin izan da ospatu eta honek kalte handia egin die aurtengo antolatzaileei. Neurri txiki batean egoera hobetze aldera, azken ahalegina egin eta Laguntza-kamiseta berezia erostera animatzen dituzte Bizkaiko Ikastola guztietako familiak.   Argibide guztiak irakurtzeko sakatu irudiaren gainean.  


Hirukideren Familientzako hitzaldi interesgarria

Hirukidek “Arauak eta mugak familia-sisteman” bideokonferentzia interesgarria antolatu du, eta interesa duten familia guztiak gonbidatu nahi ditu. Bideokonferentzia bidez eskainiko den hitzaldi hau datorren urriaren 21ean egingo da, 19:00etan, haur eta gazteen psikologoa den Tania Fraile hizlarik izango duelarik. “Arauak eta mugak familia-sisteman” deituriko hitzaldi honek familiei eguneroko zailtasun ohikoenak […]