Daily Archives: 9th urria 2020


Ostegunean, urriak 8, Asti Lekuko Ohiko Batzar Nagusia bildu zen

Aste honetako ostegunean Asti Lekuko Ohiko Batzar Nagusia bildu zen ikastolako jantoki handian. Batzar Nagusia 2020ko maiatzerako aurreikusita zegoen, baina konfinamenduagatik atzeratu behar izan zen harik eta pandemiaren egoerak hobera egin arte. Hilabete batzuk igarotakoan aurrez aurreko batzarra egin ahal izan dugu, segurtasun eta higiene neurria guztiak hartuta, jakina. Hori […]


Esan diezaiogun agur Ibilaldiari giro alaiarekin!

Dakizuenez, aurten ezin izan da Ibilaldiarik egin COVID-19 gaitzaren ondorioz. Maiatzeko jaialdia urriaren 18ra atzeratu zen baina, egungo egoera ikusita, oraingoan ere bertan behera utzi behar izan da. Hala ere, datorren asterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, ikusle kopuru mugatuekin, jarlekuak banatuta eta bestelako segurtasun neurriak beteaz.   Hona hemen Elorrioko […]


Asti Lekuko eskolaz kanpokoetan izena emateko epea zabalik dago

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak urriaren 2an eman zuen jakitera egungo egoera epidemiologikoa kontuan hartuta, Haur Hezkuntzaren kasuan izan ezik, eskolaz kanpoko jarduerak egin ahal izango direla, “betiere ezarritako protokoloak eta Kontingentzia Plana betetzen badira, bai ikastetxearenak bai erakunde antolatzailearenak, eta prebentzio-neurriak errespetatzen badira (urruntzea, higienea eta maskararen erabilera)”. Asti Lekun, […]


“Laneko bikaintasuna” Asti Lekuko Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzako haurrek, beren energia eta jakin-minarekin, erronka berriak aurkitzen dituzte egunero Asti Lekuren kanpoaldean beren trebetasunak garatzeko. Batzuetan baratzean lan eginez, beste batzuetan hostoak zuhaitzen azpian bilduz eta sailkatuz, kontua da taldean ikasten joatea. Oraingoan, arrasteluz, palaz eta baldez armaturik, kamioi “erraldoiak” kargatu dituzte harea batetik bestera eramateko. Argazkietan […]


Zabalik dago beka-eskaerak aurkezteko epea

Eusko Jaurlaritzak ikasturte honetarako bekak eskatzeko eta berriztatzeko epeak argitaratu ditu,. Eskaera egiteko epea urriaren 9tik azaroaren 9ra egongo da zabalik eta tramitatzeko era ezberdinak daude. Argibide guztiak irakurtzeko sakatu irudiaren gainean.