Daily Archives: 25th iraila 2020


Covid-19 argibideak

Eskuragarri daukazue Asti Lekuren webgunean COVID-19aren ingurko argibideak jasotzen dituen gune bat. Bertan bai Asti Lekuri berari dagozkion argibideak bai Eusko Jarlaritzakoak uneoro eguneratuta ikus ditzakezue. Sakatu irudiaren gainean  


Asti Lekun, udazkenaz gozatzen!

Irailaren 22an udazkena hasi zen eta Aste Lekuko Haur Hezkuntzako umeek ongi etorri ederra eman zioten hostoekin eta hostoen artean jolastuz. Ze polit dagoen ikastola! Zenbat hosto jolasteko! Asti Lekun, zorionez, leku asko dugu aire zabalean, bai patioak bai zuhaitzez jantzitako berdeguneak. Ume txikiei izugarri gustatzen zaie “mendira” (euren hitzetan) […]


Euskaraldian izena emateko epea ireki da

Ariketa hasteko bi hilabete falta direla, ostegunean, irailaren 24an, Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea zabaldu zen. Aurreko edizioan bezala, ahobizi eta belarriprest rolekin parte hartuko dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa sozialeko parte hartzaileek. Koordinazio lanetan ari diren eragileek ostegunean aurkeztu zuten Gasteizen Euskaraldiaren bigarren edizio hau, eta gizarteari […]