Daily Archives: 3rd uztaila 2020


Asti Lekuren ALDIZKARIAren azken alea badago eskuragarri webgunean

Atzo, uztailaren 2an, Asti Lekuren ALDIZKARIAren azken alea argitaratu genuen ikastolako webgunean. Bertan Asti Lekuko pertsona batzuek azaltzen digute nola bizi izan duten berrogeialdia, nork bere egoera profesional eta pertsonalaren ikuspegitik idatzitako artikulu batzuen bitartez. Batzuek alde pertsonalari eusten diote batez ere eta beste batzuek, ordea, hilabete hauetan egin duten […]


Aek-k euskara irakaslea izateko ikastaroa eskaintzen du

Irailaren 4tik urriaren 23ra bitartean euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa emango du Aek-k. Ikastaroaren formatua mistoa izango da: aurrez aurreko 5 eskolaz (hauek ere online ere izango dira) eta online jarduera batzuez baliatuko da. Argibide gehiagorako sakatu irudiaren gainean


Euskaraldiaren materiala, webgunean salgai

Euskaraldiako antolatzaileek gogorarazten digute euren webgunean diseinu eta kolore ezberdinetako kamisetak, poltsak, lanpasak eta amantalak salgai dauzkatela. Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen […]