Daily Archives: 22nd maiatza 2020


Agur t’erdi, Ángel Simón

Atzo, maiatzak 21, Ángel Simón (Autobuses Simón) zendu zela jakin genuen. Langile nekaezina, apala eta bihotz handiko gizona zen, baina, beste edozeren gainetik, Asti Lekuren laguna, benetako laguna, laguntasun hitzari zentzua ematen diotenetarikoa. Simón abizena eta Asti Leku lotuta egon dira hasiera-hasieratik. Izan ere, gure ikasleak ikastolara ekartzen zituen bere […]


Ikastolen jaiak, udazkenean

«Udazkenean udaberri berri bat edukiko dugu». Iragarpen baikorra egin du Ikastolen Elkarteak. Duela aste batzuk, ikastolen udaberriko jaiak atzeratu egin zituztela iragarri zuten, eta orain aurreikusita dauzkaten data berriak ezagutzera eman dituzte. Irailaren 20an, duela egun batzuk aurreratu bezala, Herri Urrats ospatuko dute Senperen; urriaren 4an, lehendik iragarrita zegoen bezala, […]


Nola egin iragazkia daramaten maskarak etxean

Dakizuenez, aste honetako ostegunetik aurrera maskarak derrigor erabili beharko dituzte sei urtetik gorakoek leku itxi eta ireki guztietan 2 metroko distantzia mantendu ezin denean. Maskarak egunero erabiliko baditugu,  familia batek hilabetean erosi beharreko kopurua altua izango denez, gero eta lagun gehiago animatzen ari dira etxean egitera.  Hona hemen irazkia daramaten maskarak etxean […]


2020ko Ibilaldiako materiala, salgai

Ibiladialdiako materala erostera animatzen gaituzte Txintxirri ikastolatik: “Ibilaldiako materialaren salmentarekin apurka-apurka hasi gara berriz ere. Laster online denda izango dugu martxan. Orain, ikastolara hurbiltzen bazara, materiala ikusi eta erosteko aukera izango duzu. Denon laguntza behar dugu, beraz, animatu!” “Maiatzaren 22, 23, 29 eta 30ean salgai izango duzue ibilaldiko materiala Ikastolako […]