Daily Archives: 28th otsaila 2020


Asti Lekuko saskibaloi eskola, “X. Eskola Topaketan”

Asti Lekuko saskibaloi eskola, “X. Eskola Topaketan” Otsailaren 22an, larunbata, Asti Lekuko saskibaloi eskolakoek parte hartu zuten Pando Aisian burututako “X. Eskola Topaketan”. Adiskidantzazko topaketa honetan 2012, 2013 eta 2014an jaiotako umeak lehiatu ziren. Asti Lekukoez gain, Jarrilleros SK, Paúles, Salleko, Hontzuriak (Sopelana) eta Santurtziko klubak egon ziren eta, guztien […]


Arautegi berria LHko liburutegian

Arautegi berria LHko liburutegian Datorren astelehenean, martxoak 2, LHko liburutegian araudi berria jarriko da indarrean. Seguru gaude guztion onerako ezarritako arauei jarraituko diezuela erabiltzaileok. Eskerrik asko zuen laguntzagatik Ikusi arautegia


Mozorro libreko inauteriak HHn

Mozorro libreko inauteriak HHn Asti Lekuko inauteriak ez dira amaitu Haur Hezkuntzan. Izan ere, gaur, ostiralez, mozorro libreko inauteriak ospatu dituzte, ipuin kontalaria eta disko-festa barne. Aurreko ostiraleko ospakizunerako ez bezala, oraingo honetarako nork bere mozorroa ekarri du.  Festa honek ere kolorez, musikaz eta alaitasunez bete du Haur Hezkuntzako eraikin […]


LHko 6. mailan inauterietako maskara tailerra

LHko 6. mailan inauterietako maskara tailerra Aurrekoa ostiralean, otsailak 21, LHko 6. mailakoek geletan antolatutako 4 tailer ezberdinetan esku hartu zuten, “Just dance”, “Zinema”, “Mahai jolasak” eta “Inauterietako maskarak” izenekoetan hain zuzen ere. Gela bakoitzean tailer bat garatu zen eta ikasle guztiek parte hartu zuten, gelaz gela ibilita, lau tailerretan. […]


BAL, zientzia mintegikoak Biofisika Institutuan

BAL, zientzia mintegikoak Biofisika Institutuan Gaur goizean, otsailak 28, Asti Lekuko BAL proiektuko zientzia mintegiko ikasleek Leioan dagoen Biofisika Institutua bisitatu dute. Batxilergoko 1. mailako ikasle hauek bisita egiteaz gain hainbat esperimentu eta ekintza praktikotan esku hartzeko aukera ere izan dute. Argazkiak ikusteko sakatu irudiaren gainean