Daily Archives: 31st urtarrila 2020


Asti Lekuko batxilergoan azterketak hasi dira

Asti Lekuko batxilergoan azterketak hasi dira Asti Lekuko batxilergoan gaur, urtarrilak 31, hasi dira 2. ebaluazioko azterketak, bai 1. mailan baita 2.ean ere. Gaur hasita eta otsailaren 5era bitartean bakoitzari dagozkion irakasgaietako azterketak egin beharko dituzte ikasleek. Zorte on!  


Asti Lekuko LH4, San Mamésen

Asti Lekuko LH4, San Mamésen Aste honetako asteazkenean LHko 4. mailako ikasleak Bilbora joan ziren San Mamés bisitatzera. Bertan, ikustaldi gidatuaren bitartez museoa eta gainontzeko instalazioak ezagutu zituzten. Irteera pedagogiko honen helburua Txanelako “Mugi gorputza eta izan ontsa” unitatearen garapena osatzea da. Argazkiak ikusteko sakatu irudiaren gainean


Matrikula egiteko epea irekita

Matrikula egiteko epea irekita Aste honetako astelehenean, urtarrilak 27, zabaldu zen 2020-2021 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea HH, LH eta DBHrako. Matrikulazioa tramitatu behar dutenek otsailaren 7ra arte daukate irekita epea (6ra arte, online eginez gero). Dokumentazioa Asti Lekun aurkezteko DBHko Idazkaritza Akademikora joan behar da, 8:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era. […]


Portugaleteko Berbalagun-en 2020ko erronka

Portugaleteko Berbalagun-en 2020ko erronka Portugaleteko Berbalagun-ek euren taldeko kidea izatera animatzen zaitu eta “2020KO ERRONKA: EUSKARAZ GEHIAGOTAN EGITEA” esloganarekin batera kide berriaren fitxa eskura jartzen dizu: “Urte berriarekin batera animatu eta BERBALAGUN fitxa hau bete”: FITXA Portugaleteko topagune eta ordutegien taula ere bidali digute: