Daily Archives: 5th abendua 2019


Abenduak 3, Euskararen Eguna Asti Lekun

Abenduak 3, Euskararen Eguna Asti Lekun Asteartean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Asti Lekuko ikasleek era askotariko ekintzetan parte hartu zuten, ikastola barruan gehienetan baina baita ikastolatik kanpo ere. IKUSI ARGAZKI ETA BIDEO ALBUMA   Jarduera anitz izan zirenez, hauetako batzuk bakarrik ekarri dizkizuegu hona: • HHko 2 urtekoek bideo mundiala […]


Lau Teilatu Asti Lekun

Lau Teilatu Asti Lekun Asti Lekuko ikasleek Abenduak 3 eta EiTBko Maratoiarekin bat egite aldera Lau Teilatu abestia grabatu dute. Bilduma honetan, momentuz, LHko ikasleen bertsioa eta EGA ikasten ari direnena ikus ditzakezue. Sakatu irudiaren gainean DBHko 2. mailakoak ere horretan dabiltza, baina oraindik ez daukagu behin betikoa.


Atzerrian ikasteko beka Asti Lekuko 4 ikaslek lortu dute

Atzerrian ikasteko beka Asti Lekuko 4 ikaslek lortu dute Asti Lekuko 4 ikaslek lortu dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak atzerrian ikasteko ematen duen dirulaguntza. Dirulaguntza hauek lortzeko, beste erizpide batzuen artean, aurreko ikasturteko batez besteko nota eta hizkuntzako kalifikazioa kontuan hartzen dira. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak atzerrian ikastaroak burutzeko dirulaguntzak […]


Asti Lekuko jaiotza badago LHko atondoan

Asti Lekuko jaiotza badago LHko atondoan Badaukagu ikusgai Lehen Hezkuntzako atondoan urtero-urtero Asti Lekuko ama batzuek (dagoeneko, haietako batzuk amamak!) jartzen duten belen liluragarria. Asteazken goizean, abenduro legez eta duela 20 urte luze zuten ilusio berberaz, kutxak atera, talde-lanean aritu eta horra hor emaitza izugarria. Eskerrik asko kuadrilla! Hau lan […]


Asti Leku eta Ausolanen arteko akordioa

Asti Leku eta Ausolanen arteko akordioa Azaroaren 28an, ostegunez, Asti Lekuk Ausolanekin sinatutako akordioari esker jaso dugun dirulaguntzaz, ikastolako DBHko liburutegia eraldatuko dugu, interes kulturaleko leku dinamikoa izan dadin ikasleentzat.


Ikastolen elkartea, “elkartasun tantak”

Ikastolen elkartea, “elkartasun tantak” Ikastolen aldeko TANTA ekimena aurkeztu dute Euskal Herriko ikastolei beren proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko TANTA egitasmoa aurkeztu zuten Ikastolen Elkarteko eta ikastolen aldeko jaietako ordezkariek, azaroaren 26an, Ikastolen Etxean egin zuten agerraldian. Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da eta abendutik aurrera martxan jarriko […]