Monthly Archives: abendua 2019


LH6 Guggenheimen

LH6 Guggenheimen Aste honetan LHko 6. mailako ikasleak Bilbora joan dira Guggenheim museoa bisitatzera. Bertan bisita egiteaz gain eta tailer batzuetan ere esku-hartu zuten. Sakatu irudiaren gainean


LHko 1. mailakoak taloa egiten

LHko 1. mailakoak taloa egiten Atzo LHko 1. mailako geletan taloa egin zuten lehen gizakien moduan. Txanelako unitate didaktiko bati lotutako ekintza honekin bukaera eman zioten ikasturteko lehenengo hiruhilekoari. Egin eta gero, dastatu egin zuten. A ze gozo!


Olentzero etorri da Asti Lekura

Olentzero etorri da Asti Lekura Gaur, urtero bezala, Olentzero menditik jaitsi eta Asti Lekura etorri da ikastolako umeei opariak ematera. Olentzeroren bisitaz gain, beste ekintza batzuk izan ditugu gurean: kantaldiak, elikagaien bilketa solidarioa, txokolatada, ginkanak eta Gabonetako bazkari berezia, non Asti Lekun 25 urte bete dituzten langileak omentzen ditugun. Oraingo […]


Asti Lekuko familiak Seranteseko Olentzeroren postontzira

Asti Lekuko familiak Seranteseko Olentzeroren postontzira Abenduaren 15ean Asti Lekuko familia batzuk Seranteseraino joan ziren Olentzeroren postontzian gutunak ipintzera. Asti Lekuk hamarkada batzuk daramatza tradizio hau mantentzen, eta Guraso Guneak eratutako oraingo honetan, aurrekoetan bezala, egun ederra pasatu dute eta hainbat argazki polit bidali dizkigute zuekin partekatzeko. Sakatu irudiaren gainean […]


Jostailu eta liburuen bilketa Asti Lekun

Jostailu eta liburuen bilketa Asti Lekun Abenduaren 2tik 13ra bitartean Asti Lekuko Guraso Guneak antolatutako Gabonetako ohiko liburu eta jostailu bilketa izan genuen LHko liburutegian. Familiek gehien behar dutenei laguntzeko erabiliko diren gauza asko ekarri dituzte. Eskerrik asko zuen laguntzagatik!