Monthly Archives: azaroa 2019


Asti Lekuko ALDIZKARIAren ale berria

Asti Lekuko ALDIZKARIAren ale berria webgunean ikusgai Badaukagu webgunean argitaratuta ikasturte honetako ALDIZKARIAren lehenengo alea. Artikulu interesgarriz beteta dator (Agenda 21, Hezkidetza, langile berriak, kirola, zerbitzuak, udako lanak, denbora-pasak…). Sartu eta ezagutu zer “egosten den” ikastolan! Sakatu irudiaren gainean Honekin batera webgunean egin ditugun aldaketak ere aurkeztu nahi dizkizuegu: atal […]


Asti Lekuko Gabonetako futbol Campusa

Asti Lekuko Gabonetako futbol Campusa Gabonetako oporretarako, urtero bezala, Asti Lekuko Klubak futbol campusa garatuko du ikastolan. Bertan Haur Hezkuntzako 5 urtekoek eta Lehen Hezkuntzako maila guztietako ikasleek har dezakete parte. Jarduera abenduan 23, 26 eta 27an eta urtarrilaren 2 eta 3an garatuko da 10.00etatik 13.30era bitartean, ikastolan bertan zein […]


HH2, udazkeneko jaia

HH2, udazkeneko jaia Asti Lekuko txikienek urtaroak ikasteko zenbait ekintza polit burutzeko ohitura dute, gero bideo eder baten batuta erakusten dizkigutenak. Horra hor Haur Hezkuntzakoek udazkena ospatzeko egin duten lana. Sakatu  irudiaren gainean

HH2, udazkeneko jaia

Hezkidetzako jarduerak DBHn

  Hezkidetzako jarduerak DBHn Aste honetan zehar Hezkidetzari lotutako zenbait jarduera izan dira DBHn. Azaroaren 25ean Elina Chauvet artista mexikarraren Zapata gorriak lanaren erreplikaren ideietan oinarritutako lana antzeztu zuten. Azaroaren 25etik 28ra bitartean, 2. mailako geletan tailer batzuk izan dituzte: • autodefentsa feminista (neskentzat) • maskulinitate berriak (mutilentzat) • parez-pareko […]


Zenbait jarduera interesgarri batxilergoan

Zenbait jarduera interesgarri batxilergoan, aste honetan • Larunbatean, Elikagaien Bankuari laguntzen Asti Lekuko ikasleek berriro erakutsi digute solidaritatea eta boluntariotza oso barneratuta dauzkaten balioak direla. Oraingo honetan batxilergoko ikasleak izan dira boluntario ibili direnak, Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin, hain zuzen ere. Aurreko zapatuan batxilergoko zenbait neska-mutil supermerkatuetan elikagaiak batzen aritu ziren. […]


Kultur agenda, bi proposamen berri

Kultur agenda, bi proposamen berri Aste honetan bi proposamen ekarri ditugu: Harituz-en “Bertso bat opari” eta Euskaraldiaren aurkezpena Portugaleten.   • Harituz-ek Bertso bat opari! proposatzen digu Argibideak kartel honetan dituzue.     • Euskaraldiaren aurkezpena Portugaleten Argibideak kartel honetan dituzue.

euskaraldia abenduak 3