Daily Archives: 4th urria 2019


Eusko Jaurlaritzako Bekak 2019/20

Eusko Jaurlaritzako Bekak 2019/20 Eusko Jaurlaritzak ikasturte honetarako bekak eskatzeko eta berriztatzeko epeak argitaratu ditu. Argibide guztiak Educamosen argitaratu dugun zirkularrean dituzue. Hemen ere ikusi ahal duzue zirkularra. Sakatu irudiaren gainean  


Amaia Ballesteros, Euskaltzaindiaren komikiaren irudien egilea

Amaia Ballesteros Asti Lekuko ikasle ohia, Euskaltzaindiaren komikiaren irudien egilea Asti Lekuko ikasle ohia den Amaia Ballesteros diseinatzaile grafikoak Euskaltzaindiaren mendeurrenaren komikia irudiztatu du. Oso pozik dago argitalpen honetarako eginiko lanarekin eta honela jakinarazi nahi izan digu: “Euskaltzaindiaren mendeurrenaren komikia marraztu dut, “Euskararen 100 urteko laguna”, Juan Luis Zabala gidoilariarekin […]


LH5, Eureka! Zientzia Museoan

LH5, Eureka! Zientzia Museoan Ostegun honetan, hilak 3, lehen hezkuntzako 5 mailako ikasleak Donostiako Eureka! Zientzia Museoan egon dira. Bertan gauza interesgarri asko ikasi dute eta, eguraldia lagun, egun ederra igaro dute Donostian. Museo hau, Kutxa Fundazioarena, gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune […]


LH4, Bilbo Alde Zaharra ezagutzen

LH4, Bilbo Alde Zaharra ezagutzen Pasa den ostiralean, irailak 27, Asti Lekuko lehen hezkuntzako 4. mailakoak Bilbora joan ziren hiriaren alde zaharra ezagutzera. Bertan bisita gidatu batean parte hartu zuten eta jasotako azalpenei esker hainbat gauza interesgarri ikasi zuten Bizkaiko hiriburuaren inguruan. Argibideek, gainera gehienek ezagututa zeuzkaten tokiei beste ikuspegi […]


Mujer Coraje lasterketa solidarioaren VII. edizioa

Mujer Coraje lasterketa solidarioaren VII. edizioa Urriaren 13an, igandez, Mujer Coraje lasterketa solidarioaren VII. edizioa izango da. Portugaleteko Bihotz Aratz atletismo klubak eratutako ekimen solidario honen bitartez jasotzen den dirua elkarte ezberdin bati ematen zaio urtero. Aurtengo hartzailea  ASPANOVAS izango da, minbizia daukaten Bizkaiko umeen elkartea. Asti Lekuk, urtero bezala, ikastolaren […]


Ikastolen jaien inguruko argibideak

Ikastolen jaiak • Kilometroak Igande honetan, urriak 6, ospatuko da Zarautzen Gipuzkoako ikastolen jaia. 2019ko Kilometroak festa handiaren antolamenduaz Salbatore Mitxelena ikastola arduratu da. Eginkizun hauetan ez dira hasiberriak ikastola honetakoak, aurtengo emanaldia hirugarrena izango baita haientzat. Ni, hi, hura, ikastola mundura! kilometroak.eus Bideoa ikusteko sakatu irudiaren gainean • Nafarroa […]


Euskararen urriko agenda

Euskararen urriko agenda Portugaleteko Berbalagun taldekoek urrirako prestatu duten agenda helarazi digute. Botaiozu begirada bat eta aukeratu zure gustuko ekintzak!