Monthly Archives: iraila 2019


Klimaren aldeko astea Asti Lekun

Klimaren aldeko astea Asti Lekun Dakizuenez Asti Lekun aspalditik daukagu jasangarritasunaren eta klimaren aldeko konpromiso sendoa. Hau dela eta, ikastolaren egunerokoan ahalegintzen gara bai horien aldeko ekintzak burutzen baita natura eta ingurunea zaintzearen garrantziaz ohartarazten eta kontzientzatzen ere. Honen harira, eta egun hauetan mundu mailan klimaren aldeko ekintzak ari direla […]


HH4koak Asti Lekuko Km 0-ko produktuan “saltzen”

HH4koak Asti Lekuko Km 0-ko produktuan “saltzen” Aste honetan Asti Lekuko 4 urteko umeek “barazki azoka” eratu dute ikastolan landatutako produktuak “saltzeko”. Argazkietan ikus daitekeenez, mota batzuetako barazkiek ematen dizkigu gure ortuak: kipulak, kalabazak, piperrak, tomateak… Zenbatean dituzu piperrak?… Sakatu argazkiaren gainean  


Futboleko benjaminek “ingelesa menperatzen dute”

Futboleko benjaminek “ingelesa menperatzen dute” Aurreko asteburuan, irailaren 20tik 22ra bitartean, Asti Lekuko futboleko benjamin A taldekoak Londresen egon ziren aita batek antolatutako ligaxka batean parte hartzen eta izugarri ondo pasatzeaz gain irabazle itzuli ziren. Ostiralean irten ziren Londreserantz euren familia eta entrenatzaileekin batera eta igandean, hilak 22, itzuli ziren […]


Bi berri interesgarri familientzat

UDAN ATZERRIAN IKASTEKO BEKAK Eusko Jaurlaritzak udan Hizkuntzak Atzerrian Ikasteko diru-laguntzen deialdia plazaratu du. Bertan parte hartzeko bete beharreko baldintzak eta gainontzeko argibide guztiak Educamosen ipini dugun zirkularrean dituzue. Sakatu irudiaren gainean GAILU DIGITALAK ESKURATZEKO DIRU-LAGUNTZAK Hezkuntzako Sailak gailu digitalak eskuratzeko banan-banako diru-laguntzetarako deia plazaratu du. Argibide guztiak Educamosen argitaratu […]


Kultur proposamenak

Bueltan da #BOTABA, Euskal Esamoldeen Erronka! Euskara gaztea eta gazteena ere badela erakusteko erronka dakarkizue berriro ere Labayru Fundazioak. Indarberrituta, berrikuntzekin eta sari bikainekin dator hirugarren edizioa. Euskal esamoldeak, umorea eta Instagram oinarri hartuta, gazteek euren egunerokoan darabiltzaten esakuneak agerira atera nahi ditugu sare sozialen bidez. Parrandan, kirolean, ikasketetan, txantxetan… […]


II. Asti Lekuko Futbol Eguna, irailaren 28an

II. Asti Lekuko Futbol Eguna, irailaren 28an Irailaren 28an, larunbata, II. Asti Lekuko futbol eguna ospatuko da ikastolan. Iaz bezala Asti Leku klubak –futbol sekziokoek- antolatu du eta eguerdiko 12:00etatik 20:00etara bitartean futbolaren inguruko jarduerak, jolasak, puzgarriak eta, nola ez, indaba jan ederra egongo direla aurreratu digute. Hau guztia gutxi […]


HHko 5 urtekoen “bidaia agentzia” martxan

HHko 5 urtekoen “bidaia agentzia” martxan Haur Hezkuntzako 5 urtekoek Urtxintxako “Munduari bira biraka” unitate didaktika lantzen ari dira eta ikasitakoa praktikara eramate aldera “bidaia agentzia” eratu dute bertan. Eta ez hori bakarrik, eratzeaz gain, martxan jarri dute, batzuk langile eta besteak bezero. Behin bidaiak kontratatuta (garraioa, hotelak, jarduerak…) guztiak […]