Daily Archives: 21st ekaina 2019


Azken eskola eguna! Ondo pasa!

Azken eskola eguna! Ondo pasa! Gaur, ekainak 21, azken eskola eguna izan da Asti Lekuko ikasleentzat. Orain atseden hartu eta jostatzea dagokizue. Irailaren 9an berriro ikusiko dugu elkar. ONDO PASA UDAKO OPORRETAN!  


Gaur Batxilergoko ikasleen agur ekitaldia ospatu dugu

Gaur Batxilergoko ikasleen agur ekitaldia ospatu dugu Gaur, ekainak 21, batxilergoko 2. mailako ikasleen agur ekitaldia ospatu dugu Asti Lekun. Ikaskide eta ikastolako langileekin bazkaldu ostean familiekin batu dira haur hezkuntzako patio gorrian agur ekitaldian parte hartzeko. Ainhize López batxilergoko ikasketa buruak bertaratutakoei harrera eginez eman dio hasiera ospakizunari eta […]


Asti Lekuko Udako ekintzen hasiera

Asti Lekuko Udako ekintzen hasiera Datorren astelehenean, ekainak 24, hasiko dira Asti Lekuko udako ekintzak. UDASTI udaleku irekiak, futbol, robotika eta saskibaloi campusak izango ditugu gurean aste osoan zehar. UDASTIkoak, gainera, uztaileko lehenengo astean ere egongo dira. Udaro bezala umeek topera gozatuko dute euren oporraldiaren hasiera honetan zenbait ekintza jolasgarriri […]


Aurreko igandean Asti Lekuko familiek “dena eman” zuten Izarran

Aurreko igandean Asti Lekuko familiek primeran pasatu zuten Izarran Dakizuenez, pasa den domekan ikastolako HH eta LHko familiak Izarrara joan ziren lagunen artean egun ederra igarotzeko asmoz. Esan digutenaren arabera, asmoak zeharo bete ziren eta primeran pasatu zuten eguna, oso giro jatorrean eta eguraldia lagun. Esandakoari buruz zalantzarik egon ez […]


Agenda 21eko “Zientzaren artea” argazki txapelketa

Agenda 21eko “Zientzaren artea” argazki txapelketa Gogoratuko duzuenez, Asti Lekuko kultur astean Agenda 21-ekoek “Zientziaren artea” izeneko argazki lehiaketa antolatu zuten. Irabazleak Irati Telletxea eta Paula Castro izan dira. “Zorionak!! Hauek bai argazkilari bikainak!! Espero dugu datorren ikasturtean berriz parte hartzea”- dio Mª Luisa Bengoetxea Asti Lekuko Agenda 21eko arduradunak.


Ikasturte bukaera gero eta gertuago…

Ikasturte bukaera gero eta gertuago… Ikasturtearen bukaera gero eta gertuago daukate ikasleek, eta azterketak dagoeneko bukatuta daudenez, ekintza bereziak antolatzen ari dira errekuperaziorik ez daukatenentzat, ikastolaren barruan zein kanpoan. Hona hemen adibide batzuk: • Dena gainditu duten DBHko ikasleak zenbait ekintza dibertigarri ari dira burutzen egunotan, eta horrela laburtu digu […]


Ibilaldia 2020 martxan da!

Ibilaldia 2020 martxan da! Ibilaldia 2020 jadanik martxan dago. Ekainaren 6an prentsaurrekoa egin zen Lekeitioko Azkue ikastolarekin. Aurten izandako laguntasun uholdeagatik eskerrak eman ondoren, Ibilaldia berriaren helburuak azaldu eta logoa eta eslogana aurkeztu ziren.