Daily Archives: 29th martxoa 2019


LH1, Bilboko Berreginen museoan

LHko 1. mailakoak Bilboko Berreginen museoan egon dira Asti Lekuko LHko 1. mailako ikasleak Bilboko Berreginen Museoan egon dira. Bertan egin duten bisita gidatuari esker asko ikasi dute aintzineko Greziako Olinpiadei buruz.  

Asti Leku Berreginen Museoan 1

HH5, Portugaleteko Alde Zaharra ezagutzen

HH5, Portugaleteko Alde Zaharra ezagutzen Martxoaren 15ean, ostirala, haur hezkuntzako 5 urtekoen geletako ikasleak Portugaleteko Alde Zaharra ezagutzera irten ziren. Geletan HERRIA ari dira lantzen eta, ikasketa teorikoak praktikoekin osatzera aldera, ikastolatik atera eta Portugaleteko zenbait leku ikustera joan ziren. Baina dena ez zen “lana” izan, jolasteko tartetxoa ere topatu […]

Asti Leku Alde Zaharrean 2

Normandian egondakoak etxean daude jada

Normandian egondakoak etxean daude jada Aurreko albisteetan jakinarazi genizuenez, martxoaren 20an, asteazkenez, Asti Lekuko batxilergoko 1. mailako ikasle batzuk (gehienak frantses ikasleak) Normandiara joan ziren nazioarteko ikasle-truke batean parte hartzera, Leire Elexpe eta Javi Martín irakasleek lagunduta. Ekintzaz eta bisitaz beteriko aste borobila igaro ostean asteazken honetan, hilak 27, etorri […]

Asti Leku Normandían 1

Asti Lekuko BAL proiektuko bisitak

Asti Lekuko BAL proiektuko bisitak Aste honetan ere Asti Lekuko batxilergoko BAL proiektuari lotutako bisita batzuk egon dira, lehenengo mailako ikasleen 4. prestakuntza-saioari dagozkionak, hain zuzen (ikasturteko azkenurrenak). Gorputz hezkuntzakoak Fadurara joan dira, eta bertan egindakoa ikus dezagun argazki batzuk bidali dizkigute. Sakatu argazkiaren gainean Hizkuntzen mintegietakoek EITBren egoitza bisitatu […]


Asti Lekuko DBH3, Bilbon ibilbide matematikoa egiten

Asti Lekuko DBH3, Bilbon ibilbide matematikoa egiten Astearte honetan Asti Lekuko DBHko 3. mailako ikasleek ibilbide matematikoa egin dute Bilbon zehar. EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatuta, Matematika eta Estatistika Doktoregoko ikasleek bideratuta, “Ibilbide matematikoa Bilbon” jardueran hartu dute parte, Matematikaren astea zela bide. Jarduera honi esker ikasleek aukera izan […]

ibilibide matematikoa

Korrika 2019 gero eta gertuago daukagu!

Korrika 2019 gero eta gertuago daukagu! Aro berriari Klika! Euskararen normalizazioa azkartzeko konpromisoak hartu dituzte hainbat arlotako 30 gizarte-eragilek. 2019ko Korrikaren inguruko argibide guztiak sakatu irudiaren gainean