Daily Archives: 8th otsaila 2019


Asti Lekuko kirol-anitzekoen azken bideoa

Asti Lekuko kirol-anitzekoen azken bideoa Asti Lekun kirol-anitza egiten duten bost urteko umeek primeran pasatzeaz gain gaitasun motorrekin asko hobetzen ari direla jakinarazi nahi digute. Horretarako, aurrekoetan bezala, bideo polita prestatu dute gurekin partekatzeko. Sakatu argazkiaren gainean

Asti Leku kirol-anitza

Saharakoentzat jasotakoa gaur eraman dute

Saharakoentzat jasotakoa gaur eraman dute Dakizuenez, Asti Lekuko HHkoek Sahararen aldeko Euskal karabanari laguntzeko etxetik ekarritako zenbait produktu batu dituzte, elkartetik Euskadiko lagunei eskatutakoak, hain zuen (arroza, pasta, atuna eta sardinak oliotan, azukrea, lekaleak eta konpresak). Pasa den asteko ostegun eta ostiralean etxetik ekarri zituzten eta aste honetan jasotako guztia […]

Saharakoentzat

Asti Lekuk Agate deunari abestu zion astelehenean

Asti Lekuk Agate deunari abestu zion astelehenean Aurreko astean aurreratu genizuenez gero, astelehenean, otsailak 4, Asti Lekukoek Agate deunari abestu zioten, hain zuzen ere HH eta LHko ikasleek. Hauek geletatik irten eta goizean zehar santa eskean ibili ziren zenbait tokitatik: ikastolan bertan -HH eta LHko eraikinetan- zein kanpoan, eguraldia lagun. […]

Asti Lekuk Agate deunari

Asti Lekuko saskibaloikoek badaukate kromo albuma

Asti Lekuko saskibaloikoek badaukate euren kromo albuma. Jokalari eta entrenatzaileen argazkiekin osatu beharreko albumen banaketa aurreko igandean hasi zen ezustean, saskibaloikoek teknifikazio saioa zeukatela baliatuz; sorpresa honek oso arrakasta handia izan zuen bertaratu ziren jokalari eta familien artean. Etorri ezin izan zirenek astelehenean bertan hartu zuten albuma. Orain, kromoak erosi […]

Asti Lekuko saskibaloikoek