Daily Archives: 1st otsaila 2019


LHko 6.B-koek Asti Leku bertsotan dakarkigute

Asti Leku bertsotan. Lehen Hezkuntzako 6. B taldeko ikasleek Asti Leku nola ikusten duten deskribatzeko ikastola bertsotara eraman dute. Lan eder hau Asier Alcedo bertsolaritza irakaslearen laguntzaz eraman dute aurrera eta Bertso ikasgelan daukate igota guztiekin partekatzeko. Jolastordura goaz esku-pilotara asko jolastera ta pilota txapara norbaiten sakea ta bestearen traba […]

Alcedo Asti Leku

Asti Leku Sahararen aldeko Euskal karabanarekin bat

Ohitura denez Asti Leku Sahararen aldeko Euskal karabanarekin dago auzolanean eta XV. emanaldi honetarako ere  luzatu dio laguntza. Haur Hezkuntzako ikasleek, urtero bezala, lagundu nahi izan diote Sahararen alde antolatutako Euskal Karabana Solidarioari eta antolatzaileek esandakoari jarraituz, hainbat produktu ekarri dituzte etxetik, hala nola arroza, pasta, atuna, sardinak oliotan, azukrea, […]


Saskibaloi teknifikazioa Asti Lekun

Igande honetan, otsailak 3, saskibaloi teknifikazio saioa izango dugu Asti Lekun. Saioa goizeko 10:30ean hasiko da eta Asti Lekuko saskibaloi talde guztietako neska-mutilei dago zuzendua -eskolakoak barne-. Esan digutenaren arabera teknifikazio ariketez gain baliteke sorpresarik ere egotea. Ezetz asmatu!

Asti Leku saskibaloia

Asti Lekuk Agate deunari abestuko dio astelehenean

Hurrengo astelehenean, otsailak 4, Asti Lekuk Agate deunari abestuko dio, hain zuzen ere HH eta LHko ikasleek, goizean geletatik santa eskean irtengo direnak. HHkoak, barruko patioan abestu ostean, Lehen Hezkuntzako eraikineko atondoan batuko dira Agate Deunari berriro koplak eskaintzera. LHko 2. mailakoak Aspaldiko zahar-etxera joango dira abestera, eta beste maila […]

astileku agate deuna 2018

Nafarroa Oinez 2019ren aurkezpena

Tuterako Argia Ikastolak Nafarroa Oinez 2019ren aurkezpen ekitaldia egin zuen urtarrilaren 25ean. Aurreko ostiralean, urtarrilak 25, arratsaldeko zazpietan egin zen 2019ko Nafarroako ikastolen festa aurkezteko ekitaldia, Benjamin de Tudela institutuko ekitaldi-aretoan. 2019ko Nafarroa Oinez Tuteran ospatuko da, urriaren 20an, eta Argia ikastola dagoeneko erabat murgilduta dago egun handi horren prestaketan. […]