Daily Archives: 18th urtarrila 2019


Datorren astean LHko gela bilerak Asti Lekun

Datorren astean ikasturte honetako 2. gela bilerak burutuko dira Asti Lekuko Lehen Hezkuntzan. Dakizuenez tutoreak gelako gurasoekin izaten dituen bilera hauetan zenbait gai interesgarri tratatzen dira, hala nola helburuen balorazioa, familientzako hitzaldiak, taldearen ezaugarriak, ikasgaiak eta proiektuak. Hurrengo bi asteetan zehar Haur Hezkuntza, DBH eta Batxilergokoak egingo dira. Bilera guztiak […]


Asti Lekuko Euskaraldia: bideo txapelketako sari-banaketa

Asti Lekun Euskaraldiari lotutako hainbat ekintza antolatu genituen, haietako bat, bideo txapelketa Batxilergoan. Parte hartzeko 1. eta 2. mailako ikasleek euskara sustatzeko bideoa egin behar izan zuten. Orain sariak banatu zaizkie irabazleei. Argazkian irabazleak ikus ditzakegu jaso dituzten kamiseta eta diploma eskuan dauzkatela. ZORIONAK!


Asti Leku Berrikuntza Behatokiak urte bat bete du

Pasa den urteko urtarrilean Asti Lekuko Berrikuntza Behatokia sortu zen, gure hezkuntza komunitatearen barruan zein Hezkuntza komunitate zabalean dauden errealitate, ekimen, proiektu eta praktika onak jaso, aztertu eta orokortzeko helburuarekin, baita geure berrikuntza proposamenak komentatzeko eta, dagokionean, gure ikastolan bideratzeko ere. Orain, urtebete pasatu eta gero, egindako lana ezagutaraztearekin batera […]


Jesús Cabreroren orientazio hitzaldia Batxilergokoentzat Asti Lekun

Aste honetako ostegunean, urtarrilaren 17an, Batxilergoko 2. mailako familiek -ikasleek eta gurasoek- Jesús Cabreroren aholkuak jaso zituzten Asti Lekuko Hitzaldi Aretoan izandako ikasketa orientazio hitzaldian. Orientatzailea eta unibertsitateko irakaslea den ADEYPeko aditu honek selektibitateari eta unibertsitateko ikasketei buruzko aholkuak eman zizkien bertaratutakoei, garatutako gai-zerrenda hauxe izan zelarik: o EHU eta […]


Ibilaldia Elkartearen Hezkuntza Topaketak

Ibilaldia Elkartea Hezkuntza Topaketak ari da antolatzen eta interesaturik dauden lagunak ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu: “Hezkuntza pauso bat haratzago topaketak antolatzen ari gara aurten Ibilaldia antolatuko dugun Azkue Ikastolan. Topaketa hauen helburua, modu eraikitzailean, hezkuntzaren inguruan hausnartu eta etorkizuneko eredu ideala diseinatzako ahalegina egitea izango da. Hori dela […]

Ibilaldia 2019