Daily Archives: 30th azaroa 2018


Asti Leku azaroaren 25eko aldarrikapenarekin bat

Dakizuenez, azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatu zen. Asti Lekun, aldarrikapen honekin bat eginik, zenbait ekintza burutu ditugu. Argazkiaren gainean sakatuz ikus dezakezue etapa guztietako jardueren laburpena argazkitan.


Batxilergoko 2. mailakoak Merkataritza Ganberan

Aste honetako astelehen eta asteazkenean Asti Lekuko batxilergoko 2. mailako ikasleak Bilboko Merkataritza Ganberan egon dira. Bertan, Ganberak antolatutako txapelketa bati lotuta dagoen marketinaren inguruko eskola praktikoa izan dute.  


Euskaraldiak aurrera jarraitzen du Asti Lekun

Zenbaitetan jakinarazi dizuegun bezala, Euskaraldia hurrengo astelehenean, abenduak 3, amaituko da euskaren egunarekin bat eginda. Asti Lekun Nazioarteko Euskararen Eguna prestatzen dihardugun bitartean Euskaraldiarekin ere jarraitzen dugu ekinean. Oraingo honetan LH eta HHko ikasleen argazkiak ekarri dizkizuegu. Batetik LHko gela guztietako talde-argazkiak. Bestetik, HH eta LHko ikasleek elkarrekin egin dituzten […]


Euskararen Nazioarteko Eguna Asti Lekun

Aurreko berrian aipatu dugunaren harira, hurrengo astelehenean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Asti Lekun hainbat ekintza ari gara prestatzen, hauetako lehena dagoeneko burututa daukagularik, LHko 3. zikloko eslogan lehiaketa, alegia. Aurtengo irabazlea Julen Carazo García, 5.E gelako ikaslea izan da, honako eslogan ederrari esker: EUSKARAREN OINARRIA, AHOA ETA BELARRIA […]


Asti Lekuko frantseseko ikasleak Balenziaga Museoan

Asteazkenean Asti Lekuko DBHko 4. mailako frantseseko ikasleak Getariara joan ziren Balenziaga museoa bisitatzera. Haiekin joan zen irakasleak, Javi Martinek, taldearen argazki bat bidali digu. Eguna borobila izan zen, zeren, eguraldia lagun, museoa bisitatzeaz gain Gipuzkoako kostaldeko herri eder horretan zehar ibiltzeko ere izan baitzuten aukera.


Portugaleteko Herri Antzerkikoak Asti Lekun entseatzen

Aurreko igandean, hilak 25, Portugaleteko “Herri Antzerkia” taldeko parte-hartzaileak Asti Lekun elkartu ziren Gabonetarako prestatzen ari diren pastoralaren lehenengo entsegu orokorra egitera. Euren esanetan “Giroa paregabea izan da!” Hurrengo asteburuetan ere batuko dira ikastolan entseguekin jarraitzeko.  


Kirol-anitzeko 5 urtekoek primeran pasatuz ikasten dute

Asti Lekun kirol-anitza egiten duten 5 urteko kakanarruek bideo txiki bat bidali digute guztiok ikus dezagun ze ondo pasatzen duten psikomotrizitate gelan eta “nagusien gimnasioan” oinarrizko psikomotrizitatea zein LHtik aurrera egin ahal izango dituzten kirolei zuzendutakoa, hurrenez hurren, praktikatzen duten bitartean. IKUSI BIDEOA