Daily Archives: 23rd azaroa 2018


Perretxikoen erakusketa Asti Lekun

Aurreko egunetan, garai honetako ohitura denez, perretxiko eta onddoen erakusketa interesgarria izan dugu Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako eraikineko atondoan. Ekintza honen arduraduna, berriro ere, mikologian aditua den Roberto Fernández LHko irakaslea izan da eta argazkietan ikus daitekeenez mota askotariko aleak batu ditu. Perretxiko mota bakoitzaren alboan azalpen guztiak dakartzan txartela […]


Batxilergoko 2. mailakoak Arriagan “Gherorekin”

Asteazkenean Asti Lekuko batxilergoko 2. mailako ikasleak Arriaga antzokian egon ziren Ghero antzezlana ikusten. Patxo Telleriak Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko idatzi duen istorio hau 3000. urtean kokatuta dago. “Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak musu-huts utzi nahi du halabeharra. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, baizik eta bere biziraupen harrigarria…” […]


Teknologiako ikasleak Industria Eguneko ekitaldian

Asti Lekuko Batxilergoko 1. mailako 28 ikaslek, teknologiakoek hain zuzen, atzo, hilak 22, Industria Eguneko ospakizun ofizialean hartu zuten parte. Bizkaiko Industria sektoreko enpresek esparru honetako lan-errealitatea hurbildu nahi izan diete 23 ikastetxe publiko eta itunpekoetako 1. batxilergoko 600 bat ikasleri. Ikasle hauek taldekatu dira Bizkaiko industria arloko 28 enpresa […]


Euskaraldiari hasiera eman diogu Asti Lekun

Asti Lekun, dakizuenez, Euskaraldiaren inguruan lan egiten aste batzuk badaramatzagu. Gaur, hilak 23, euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen ekimen honen hasiera ofizialarekin bat eginez, ikastolan kolore anitzeko mosaikoa osatu eta dantza ederra egin dute HH eta LHko ikasleek. Bi urtekoek ere ederto ospatu dute. Sakatu argazkiaren gainean  


Epilepsiari buruzko hitzaldia LHko 5.ean

Asti Lekuko LHko 5. mailako ikasleek epilepsiari buruzko prestakuntza-hitzaldia jaso dute aste honetako asteazken eta ostegunean Haur Hezkuntzako Hitzaldi Aretoan. ABEPI fundazioko aditu batek emandako hitzalditxo honetan ikasleei hainbat argibide jakinarazi zaizkie, hala nola epilepsia zer den, krisi baten aurrean zelan jokatu, nola lagundu, zer ez den inoiz egin behar… […]


Hirukideren hitzaldi interesgarria

Hirukidek Jorge Floresen hitzaldi interesgarri bat antolatu du azaroaren 28rako Portugaleteko Santa Clara kultur-aretoan. Gaia familientzat interesgarria izaten delakoan hona hemen jaso ditugun argibideak: Hitzaldiaren gaia: “Nola lagundu gure seme-alabei gehikerien arriskurik gabe erabil dezaten internet” Eguna: azaroak 28 Ordua: 19.00 Tokia: Santa Clara kultur-aretoa (Portugalete)