Daily Archives: 16th azaroa 2018


LHko 5. mailakoak Gernikan eta Gasteizen egon dira

Aste honetan LHko 5. mailako ikasleek bi irteera pedagogiko izan dituzte. Batetik, A eta B taldeak Gernikara joan dira. Bertan Euskal Foruen eta Lege Zaharren berri izan eta Bakearen Museoan bisita gidatua egin dute. D eta E gelakoak, bestetik, Gasteizen egon dira Eusko Legebiltzarraren funtzionamendua ezagutzen. Hurrengo astean txango hauek […]


LHko 6. ekoek Zumaiako flyscha bisitatu dute

Aste honetako asteazken eta ostegunean LHko seigarren mailako ikasleak Zumaiara joan dira flysch-a ikustera. EKIren Ingurune arloan lurraren eraketa eta eragile geologikoak ikasten ari dira eta aprobetxatu dute bertako barne eta kanpo eragileak aztertzeko. Tolesturak, failak, itsasoa eta ibaia ikusteaz gain, gizakien hondamenezko eraginaz ohartzeko ere aukera izan zuten Zumaiara […]


Asteazkenean Elik bere azken eskola eman zuen Asti Lekun 1

Asteazkenean Batxilergoko ikasleek Eli Mendiola gure lankideari agur eta eskerrik asko esateko aurreskua dantzatu eta hitz eder batzuk esan zizkioten bere azken eskola egunean. Asti Lekun 36 urtetik gora -ingeles irakasle zein tutore- eman dituen Estatu Batuetan jaiotako irakasle honek asteazkenean izan zuen bere azken eskola eguna. Ikasleek bezala, guk […]


Cybergbullyngaren inguruko prestakuntza Asti Lekuko LHko 5. mailan

Ostegun honetan Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako neska-mutilek cyberbullyngaren inguruko prestakuntza saioa izan zuten ikastolan. Horretarako “Pantallas amigas” ekimeneko adituak hurbildu ziren gurera. Ume eta gazteen artean daukan nagusitasunak, ondorioen seriotasunak eta aurreikusi eta ekiditeko dauden zailtasunek eraman dute cyberbullinga euren egungo azote digital nagusia izatera. Horrexegatik da hain […]


Udan atzerrian ikastaroak egiteko Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak

Udan atzerrian ikastaroak egiteko Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak: udan atzerrian zenbait ikastaro burutzeko Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza hauek DBHko bigarren zikloko (3. eta 4.) eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta daude. Udako ikastaroa hauek Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Irlandan garatuko dira. Argibide guztiak HEMEN