Daily Archives: 11th urria 2018


Asti Lekuko LHko 5. mailakoak, Eureka! Zientzia Museon

Ostegun honetan, urriak 10, Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasleak Donostian egon dira Eureka! Zientzia Museoa bisitatzen. Bisitaldi horrek hiru zatitan banatuta egon zen: 11.00etan bisita gidatua egin zuten museoan zehar. Ondoren, 12.00ak aldera, Darwin aretoan sartu ziren eta urtaroen eta astronomiaren inguruko gauza berri asko ikasi zuten. Bukatzeko, nola ez, […]


LHko 6. A gelakoak ere Pozalaguako Kobazuloan egon ziren

Pasa den astean esan genizuen bezala Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Pozalaguara joan ziren, eta oso esperientzia aberasgarria izan zenez hainbat argazki helarazi zizkiguten zuekin partekatzeko. Gaur LHko 6. A gelakoek ere ekarri dizkigute argazki batzuk toki hau zer berezia den guztiok ikus dezagun.    


Asti Lekuko Erregionaleko futbolariak, lesionatutako txikiak animatzen

Aurreko larunbatean, Asti Lekuko 3. mailako Erregionaleko futbolariek adore emateko keinu polita izan zuten klubeko bi jokalari txikiagorekin. Aimar eta Markelek azken bolada honetan ezin dute partidarik jokatu ezta entrenamenduetan parte hartu ere hankan min hartuta daudelako. Klubeko nagusiek, animatu nahian, bien izenak zeramatzan kamiseta bana jantzita irten ziren zelaira […]