Daily Archives: 28th iraila 2018


Asti Lekuko bi ikaslek Azkue Fundazioaren sari bat jaso dute

DBHko 4. mailako Izaro Alvarez Zaballak eta Uxue Huitzi Urkijok  Azkue Fundazioak urtero antolatzen duen komiki lehiaketa irabazi dute. Larunbatean, hilak 22, izan ziren Euskararen Etxean saria jasotzen. Komiki digitalen lehiaketa honetan 2017-2018 ikasturtean hartu zuten parte, hain zuzen ere, ikastolarekin Euskararen Etxea bisitatzera joan zirenean. Arestian esan bezala, bisitan joan […]


Asteazkenean Cambridgeko diplomak banatu genituen Asti Lekun

Asteazkenean, irailak 26, Asti Lekuko hainbat ikaslek Cambridgeko diploma jaso zuten. Ingelesaren gaitasun maila egiaztatzen duten Cambridgeko azterketa ofizialak 2018ko ekainean egin ziren ikastolan. Bilboko British Councilekin sinatutako akordioari esker Asti Lekuko ikasle guztiek -LHko 4. mailatik Batxilergoko 2.era bitartekoek- aukera daukate Cambridgeko diploma ofizialak (KET, PET eta FIRST) lortzeko […]


Asti Lekuko eskolaz kanpoko ekintzak urriaren 1ean hasiko dira

Hurrengo astean Asti Lekuko eskolaz kanpoko ekintza guztiak jarriko dira abian, bakoitza, dagokion egunean. Ekintzetan apuntatuta dauden ikasleak, 16.00etan, eskola bukatu eta gero, etxera joan barik ikastolan geratuko dira 17.30era arte. Behin saioa bukatuta garraio zerbitzuko erabiltzaileak autobusez itzuliko dira etxera eta beste guztiak gurasoek jasota. Urriaren 1etik ekainaren erdira […]


Mikroipuin festa

Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzuak euskarazko idazmena sustatzeko kanpaina berezia antolatu du: Mikroipuin Festa. “Ekimen hau ikastetxe, institutu eta euskaltegietako ikasleei begira prestatu dugu; gure asmoa da, beraz, haurrek zein helduek parte har dezaten. Parte hartzeko, gehienez 100 hitzeko ipuina idatzi behar duzue, kometa berba erabiliz eta azaroaren 30a baino lehen […]