Daily Archives: 22nd ekaina 2018


Azken eskola eguna! Ondo pasa!

Azken eskola eguna! Ondo pasa! Gaur, ekainak 22, azken eskola eguna izan da Asti Lekuko ikasleentzat. Orain atseden hartu eta jostatzea dagozkizue. Irailaren 7an berriro ikusiko dugu elkar. ONDO PASA UDAKO OPORRETAN!  


Asti Lekuko Batxilergoko ikasleen Agur Ekitaldia

Gaur oso egun berezia izan da Asti Lekuko ikasle nagusientzat euren bizitzaren etapa garrantzitsu bati agur esan eta beste bati ongi etorria eman diotelako. Batxilergoko bigarren mailako ikasleek ikastolako irakasle eta langileekin bazkaldu ondoren Asti Lekuko Agur Ekitaldian parte hartu dute euren familiekin batera. Hitzaldiak entzun eta orlak banatutakoan mokadu […]


Asti lekuko Udako ekintzak

Datorren astean udako ekintza batzuk izango ditugu Asti Lekun. UDASTI izeneko udaleku irekiak eta Robotika Campusa goizeko ordutegiarekin garatuko dira. Futbol Campusa eta Saskibaloikoa, ordea, arratsaldeko bostak arte luzatuko dira. Bazkaria jantokian talde guztientzat ordu berean izango da, hau da, 13.30etik 14.30era. Dena dago prest hasteko; eguraldiaren laguntza besterik ez […]


Miren Cuesta, Asti Lekuko ikaslea, Euskadiko 2.a Selektibitatean

Miren Cuesta Zumarragak Selektibitate azterketa bikaina egin du, Euskadiko bigarren nota onena lortu duelarik. Orain udako oporretan atseden hartu eta irailean Deustuko Unibertsitatean ikasle bizitzaren ibilbide berria hasiko du. BEJONDAIZULA MIREN!   Miren Cuesta eta Ainhize López Batxilergoko Ikasketa Burua


HHko 2 eta 3 urtekoen Guraso bilerak

Aste honetako asteazken eta ostegunean datorren urtean 2 eta 3 urtekoen geletan sartuko diren umeen gurasoentzako bilerak egon dira ikastolako Hitzaldi Aretoan. Bilera hauetan Haur Hezkuntzako Ikasketa Burua, 2 urtekoen geletako koordinatzailea eta Zerbitzuetako arduraduna ahalegintzen dira ahalik eta argibide gehien ematen familientzat garrantzitsuak diren hainbat gairi buruz, hala nola […]


HH eta LHtik hainbat berri heldu zaizkigu

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek zuekin konpartitu nahi dute argazkitan ikasturteko azken egun hauetan garatu dituzten ekintzak, gela barrukoak zein kanpokoak: • LHko 2. mailakoak Donostiako Aquariumean egon zireneko argazkia helarazi digute. • LHko 2. E gelakoek, ekosistemak ikasten ari direnez, gela barruan egindako maketa erakutsi gura izan digute. […]