Daily Archives: 20th apirila 2018


Asti lekuko ikasleak Normandian egon dira

DBHko 2. eta 3. mailako hainbat ikasle Normandian egon dira ikasle-truke batean parte hartzen. Asti Lekuko DBHko 22 neska-mutilek Versoneko ikastetxe bateko ikasleekin hartu dute parte esperientzia honetan. Normandiakoak abenduan egon ziren gurean eta oraingoan Asti Lekukoak joan dira bertara, apirilaren 12tik 19ra, hain zuzen. Bertan oso egitarau erakargarria burutu […]


LHko ikasleek berri batzuk bidali dizkigute

Lehen Hezkuntzako ikasleek aste honetako ekintza pare baten berri eman digute. Batetik, LHko 3. mailakoek egun hauetan Txina ezagutzen aritu direla esan digute, eta ikasi dituzten gauzen artean pagodak azpimarratu nahi izan dituzte albiste honetarako, argazkiak eta guzti. Bestetik, LHko 2. mailakoek, Txanelan birziklapena ikasten ari direla eta astelehen eta […]


JUUL hauteskundeak Asti Lekun ere

Asteartean, apirilak 17, ikastoletan JUUL hauteskunde literarioen 20. edizioa ospatu zen. 20. edizioa honetan gutxi gorabehera 16.000 boto-emaile izan ziren Euskal Herriko ikastoletan. Asti Lekun, 3. zikloko neska-mutilek hartu zuten parte (D kategorian) eta hauxek izan ziren emaitzak botoen kontaketa egin ondoren: 1.- Txopo (Gaizka Arostegi, IBAIZABAL) 2.- Uda bat […]


Euskal Udalekuen aurtengo proposamena

Euskal Udalekuen antolatzaileek euren proposamena aurkeztu dute: UDA BETE ABENTURA, EUSKARAZ, ZURE ESKURA! Udan ere euskaraz bizi nahi duenak horretarako aukera ezin hobea du EUSKAL UDALEKUETAN. 40 urte baino gehiago pasa dira euskara hutsezko udalekuak antolatzen hasi ginenetik, eta gaur egun ere hasiera hartako asmo eta ilusio berberak ditugu Abaigar, […]


Agur t’erdi Fernando! 2

Fernando Valgañón gure lankide maiteak ezustean utzi gintuen atzo, apirilak 19. Asti Lekuko ikasle ohia,  ikastolako aita, bazkidea, irakaslea eta, batez ere, laguna, hutsune handia utzirik joan zaigu. Fernando, ikastolako literatura irakaslea izateaz gain, antzerkiarekin maiteminduta egon zen betidanik, eta arlo honetako lanbide guztietan trebatu zen: aktorea, ekoizlea, gidoilaria, zuzendaria… […]