Daily Archives: 2nd martxoa 2018


Asti Leku elurrez estalita

Asteazkenean, aspaldiko partez, elurra etorri zen gurera. Adituek esaten dutenaren arabera, 1985. urtetik ez genuen izan honelako elurterik kostaldean. Hau dela eta, eragozpen handiak ere ekarri arren, guztiok, txikiak zein handiok, mirestuta geratu ginen elurrak sortutako irudi eta paisaia ederrekin. Asti Leku ere jantzi zen zuriz. Hona hemen argazki eta […]


Asti Lekuko BAL proiektuko mintegiak aurrera doaz

Astelehenean BAL proiektuko osasungintza mintegiko saio praktiko bat burutu zen ikastolako Hitzaldi Aretoan. Aste honetan Batxilergoko lehenengo mailako osasungintza mintegiko ikasleek hitzaldi praktiko batean hartu zuten parte. Medikuntzaren inguruko saio honetan gauza interesgarri batzuk ikasi zituzten, hala nola erradiografiak interpretatzen, tentsioa hartzen, odoleko oxigenoa neurtzen, berpizte kardiopulmonarra…


LHko 1. mailakoek Berreginen Museoa bisitatu dute

Aste honetan Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Bilboko Berreginen museora joan dira. Asteartean A eta D geletakoak egon ziren eta ostegunean B eta E-koak, (hauek asteazkenerako zeukaten programatuta baina elurteagatik atzeratu behar izan zuten). Azkenean talde guztiak pasatu dira aintzineko lan famatuen kopiak batzen dituen Bilboko museo honetatik. Lehenengo mailako […]


LHko 2. mailakoak Mercadillon, natura ezagutzen

Astelehenean Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak Sopuertako Mercadillo auzoan egon ziren. Mercadillo auzora egindako irteera pedagogiko honen helburua naturako hainbat elementu behatzea da eta ederto bete zutela adierazi digute. Hitz hauen lekuko argazki batzuk helarazi dizkigute.  


Saskibaloi eskolakoak adiskidantzazko topaketa batean

Aurreko hilabetean Asti Lekuko saskibaloi eskolako neska-mutilek lagunarteko topaketa batean hartu zuten parte. Otsailaren 10ean, larunbata, ikastolan saskibaloia egiten duten LHko 1. eta 2. mailako umeak Oribeltza klubak antolatutako 3×3-ko adiskidantzazko topaketa batean egon ziren. Txapelketatxo hau Portugaleteko Pando kiroldegian burutu zen goizeko 10.00etatik aurrera. Kirolari gazte hauekin Asier eta […]


HHko 2 urteko umetxoak “txangoz” kaletik

Haur Hezkuntzako 2 urteko geletako umeak kalera irten ziren pasa den ostiralean. Guretzat oso gauza arrunta izaten dena kakanarru hauentzat esperientzia izugarria izan zen. Denak batera kalera irtetea! Argazkietan ikus ditzakegu euren aurpegietan agertu ziren emozio ezberdinak: harridura, jakingura, poztasuna… Batetik bestera pasatu ziren naturaltasun osoz. Bi urte! Hauek garaiak! […]