Daily Archives: 19th urtarrila 2018


Datorren astean guraso bilerak hasiko dira

Zirkularra, ohikoa denez, Educamosen bitartez helaraziko bazaizue ere, gogorarazi nahi dizuegu datorren astetik aurrera ikastolako etapa guztietako guraso bilerak burutuko dira gelaka, lehenengo bilera urtarrilaren 23an, asteartea, izanik eta azkena otsailaren 7an, asteazkena. Estekan duzue bileren egutegia. Guraso bileren egutegia


Asteartean Asti Lekuko Eskola Kontseilua batu zen

Astearte honetan, urtarrilak 16, ikastolako Eskola Kontseilua batu zen. Eskola Kontseiluaren bilera honetan hainbat gai tratatu ziren. Hona hemen aipagarrienak: • Guraso Bilerak • 2017/2018 ikasturteko datuak eta helburuak. • Lehenengo hiruhilekoari buruzko hausnarketa • “Educamos” Plataformaren berritasunak • Bus eta jantokia • Hobekuntza Pedagogikoa Iraunkorra (HPI) • Ebaluazio Diagnostikoa […]


“Picassok bost urte ditu”

Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek artista bikainak direla erakutsi digute Picassoren Gernikaren “berrinterpretatze lan” zoragarrien bitartez. HHko 5 urteko Picasso txiki hauek “Guk beti jai” unitate didaktikoaren barruan hotsandiko margolari malagarraren inguruko hausnarketa txikia egin dute. Beste autore batzuen hainbat artelanekin konparaketa egin ostean, Picassoren estiloa oso desberdina dela ondorioztatu […]


Normandiako ikasleak Asti Lekun

Egun hauetan Normandiako neska-mutil batzuk ditugu gurean Asti Lekukoekin ikasle-truke batean parte hartzen. ONGI ETORRI! DBHko gazte hauek gure familien etxeetan daude ostatatuta, eta haiekin egingo dituzten ekintzez gain ikastolak ere beste jarduera interesgarri batzuk antolatu ditu haiekin egiteko. Esate baterako, asteazkenean Portugaleteko zubia ezagutu zuten eta ostegunean Urdaibaiko biosferaren […]


Asti Lekuko ikasleen oihartzuna: Mikel Álvarez “Abiadura handiko mutila”

Mikel Álvarez Terán Asti Lekuko ikaslea Euskadiko txapeldun berria da pista estaliko 3000 metrokoan. Asti Leku ikastolan DBHko 3. mailan ikasten duen Mikel Álvarez kadete kategoriako atleta gazte honek Euskadiko txapela lortu berri du pista estaliko 3.000 metroetan Donostiako Anoetan. Badirudi Mikeli familiatik datorkiola. Izan ere, aitak, gazte garaian Europa […]


Ikastolen jaiak: Ibilaldiak dantzatzera animatzen zaitu

Ibilaldiak urtarrilaren 27an Santurtzin burutuko den “Taup Dance!Gurekin dantzatzera!” ekitaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu. Ibilaldiak Urtarrilaren 27rako, larunbata, Santurtziko Gernika plazan “Taup Dance!Gurekin dantzatzera!” ekitaldia antolatu du. Goizeko 11etan zain izango dituzu Bihotz Gaztea ikastolako lagunak “eskeletoa” zurekin mugitzeko prest.  


“(H)arituz”-en kultur proposamena: Lorea Agirreren hitzaldia

(H)arituz taldeak Lorea Agirreren “Emakumeak eta euskara” izeneko hitzaldia proposatzen digu hilabete honen bukaerarako. “(H)arituz-ek,” Portugaleteko euskararen sustatzeko helburuarekin herritar batzuek osatutako taldea, gonbita luzatzen digu urtarrilaren 23an, asteartea, Santa Klara kultur aretoan burutuko den ekitaldian parte har dezagun. Oraingo honetako gaia “Emakumeak eta euskara” dugu eta hizlaria “Jakin” aldizkariko […]