Daily Archives: 12th urtarrila 2018


Asti Leku, “Beti be kind”

Aurreko urteotan bezala, matrikulazio kanpainarekin batera Asti Lekuren bideo ederra prestatu dugu gure ikastola ezagutarazteko. Oraingo honetan balioei erreparatu nahi izan diegu eta gure ikastolako pertsonen bikaintasunari lotutako mesede-katean oinarritutako istoriotxo bat garatu dugu zuen gustukoa izango delakoan.  Asti Lekuren webgunean ere txertatu dugu. SAKATU ARGAZKIA


Asti Lekuren BAL proiektuaren ekintzak aurrera doaz

Batxilergoko 1. mailako ikasle batzuek GaztEkin proiektuan parte hartu dute. Etapa honetako lehenengo mailako Asti Lekuko17 ikaslek, BAL proiektuaren barruan ekonomia-mintegiko partaideak direnak, Portugaleteko Udalaren Hezkuntza eta Gazteriaren sailak antolatutako izeneko programan hartu dute parte Bittor Kortabitarteren laguntzaz. GaztEkin ekimena enpresak sortzeko ideiak eta bere garapenaren simulazio-jolasa da eta piztu […]


Urtarrilaren 9an Asti Lekuko klaustroa batu zen

Urtarrilaren 9an, asteartea, ikastolako irakasleak eta hezitzaileak Asti Lekuren Ikaslearen Irteera Profilaren inguruan lan egiteko elkartu ziren (IIP). Pasa den asteartean ikastolako klaustroa batu zen Asti Lekuko Ikaslearen Irteera Profilaren diseinuan lan egiten jarraitzeko. Aurreko klaustroan hasitako lanari jarraipena emanez, ikastolako profesionalak taldeka antolatuta Asti Lekuko ikasleak ikastolatik irten denean […]


Asti Lekuko 3 ikaslek atzerrian ikasiko dute udan

Asti Lekuko hiru ikaslek lortu dute udan atzerrian ikasteko beka. Aste honetan udan atzerrian ikasteko Eusko Jaurlaritzaren beken zerrendak argitaratu dira. Asti Lekuko hiru ikaslek lortu dute. ZORIONAK HIRUKOTE! Galder Gutiérrez Gómez, Batxilergoko 1.E, Irlandara. Nagore Santos Fernández, Batxilergoko 1.B, Irlandara. Janire Valero Conde, DBHko 3. A Irlandara.


Asti Lekuko ikasle ohien oihartzuna: Amaia Peña Pittsburg-en

Amaia Peña Asti Lekuko ikasle ohia Pittsburg-en marketing ikasketak egiten kirolari lotutako beka bati esker. “Futbolagatik etorri nintzen baina, benetako aukera ikasketei dagokiena da». Amaiak, Athletic eta Espainiako Selekzioko atezaina izan ostean, Batxilergoa Asti Leku bukatutakoan Estatu Batuetara joan zen unibertsitateko ikasketak burutzera, Pittsburg-era (Pensilvania) hain zuzen. Bertan beka batekin […]