Daily Archives: 1st abendua 2017


Mari Domingi ikastolan Euskaren eguna ospatzen

Urtero bezala Mari Domingi Asti Lekura etorri da eta Euskararen eguna gurekin ospatu du. Gaur, abenduak 1, Haur Hezkuntzako umeek Mari Domingiren bisita izan dute. Barruko patioan batuta eta lurrean zintzo-zintzo eserita aho zabalik etzun dituzte emakume xarmagarri honen hitzak. Argazkiak: HEMEN  


Euskararen eguna ospatu dugu gaur Asti Lekun

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da eta igandea denez gaur ospatu dugu ikastolan. Gaur, ostirala, Euskaren Eguna ospatu dugu. Eskola eguna izan arren, jai giroan murgildu gara guretzat oso data berezia da eta. Goizean, ikastolako txistulari taldeak eman dio hasiera jaiari. Horren ostean denetariko ekintzak burutu dira ikastolan, esate baterako: […]


Erabilitako jostailu eta liburuen bilketa solidarioa

Asti Lekuko jostailu eta liburuen bilketa solidarioa Portugaleteko herritarrei ere zabalduko diegu aurten. Urtero bezala, Asti Lekun erabilitako jostailu eta liburu bilketa solidarioa antolatuko dugu abenduan. Aurten, ikastolako familien artetik biltzeaz gain, Portugaleteko herritarrei ere zabaldu nahi diegu gonbita solidaritatezko ekintza honetan parte har dezaten. Bai jostailuek bai liburuek egoera […]


Jaiotza daukagu jada LHko atondoan

Urtero bezala, Asti Lekuko ama talde batek Jaiotza ederra atondu digu LHko hallean. Ohitura denez, bi hamarkada luze Jaiotza ipintzen daramaten amak ikastolara hurbildu dira umeek hain gustuko duten lan eder hau egitera. Hemendik aurrera badaukate prest Olentzero bere postontzian euren gutunak bota ditzaten. Eskerrik asko lagunak lan bikainagatik!!


Deustuko Unibertsitatekoak Asti Lekun

Ostegunean Deustuko Unibertsitateko profesionalak Asti Lekun egon ziren euren Hezkuntza proiektua azaltzen. Aste honetako ostegunean profesional batzuk etorri ziren ikastolara Deustuko Unibertsitatetik Batxilergoko 2. mailako ikasle eta gurasoei euren Unibertsitatearen inguruko argibideak ematera.


Hartu Emanak elkartea Asti Lekun Batxilergokoekin

Hartu Emanak elkartekoak Asti Lekura hurbildu dira euren programa Batxilergoko ikasleei aurkeztera. Elkarte honetako kideek  euren bideo laburren programa aurkeztu dute ikastolan ostegun honetan. Gure ikasleek elkarbizitza eta inklusioa gai nagusi dituen programa honetan hartuko dute parte. Hartu Emanak Portugaleteko elkartea da eta proiektu honetarako Udalaren laguntza du.