Daily Archives: 5th maiatza 2017


Iholdi Beristain Asti Lekuko ikaslea, Eitb-ko Bago!az-eko irabazlea

Iholdi Beristain Asti Lekuko ikaslea, Eitb-ko Bago!az-eko irabazlea   Asteazken honetako saioan Iholdi Beristain Eitb-ko Bago!az-en aurtengo emanaldiko irabazlea izan zela jakin genuen. Musika eta interpretazioan etorkizun oparoa izan dezaketen beste gazte batzuekin lehiatu ostean, taldeko txikienak lortu zuen garaipena. ZORIONAK IHOLDI!!   Argibide gehiago: Iholdi Beristain, Bago!az-eko irabazlea.  


Asti Leku Grezian, errefuxiatuen egoera ezagutzen

Zuriñe Arruza Grezian egon da ikastolako bost ikaslerekin errefuxiatuen egora gertutik ezagutzera. Alazne Agirre, Iñigo Martin, Eneko Alda, Ibabe Beristain eta Asier Alcedo Asti Lekuko ikasle ohiek Aste Santuko oporraldia aprobetxatu zuten Greziara bidaiatzeko, Siriako gatazkatik ihesian, bertara heltzen diren errefuxiatuen egora zuzenean ezagutu ahal izateko.  


Yarima Etxebarriaren hitzaldia Asti Lekun

Yarima Etxebarriak “Maitasunez mugak jartzea” izenburuko hitzaldia eman zuen Asti Lekun asteazkenean.   Maiatzaren 3an, asteazkena, “Maitasunez mugak jartzea” izeneko hitzaldia jaso zuten ikastolako Hitzaldi Aretoan LHko 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleen gurasoek. Seme-alaben heziketan mugek duten garrantziaren inguruko hitzaldia hau Portugaleteko Udalaren Drogomenpekotasun sailaren laguntzaz egiten da. […]

Yarima Etxebarria