Asti Lekuko Kultur Astea HH eta LHn


Aste honetan zehar HH eta LHkoek Kultur Astea ospatzeko ekintza ezberdin asko burutu dituzte ikastolan.
Ohitura denez Kultur Astea Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzara heltzen denean etapa hauetako guzti-guztiek, txikiek zein nagusiek, pilak ondo kargatzen dituzte eta astelehenetik ostiralera eten gabe aritzen dira eurek antolatutako kultur ekintzetan: esamoldeen lehiaketa, eskulanak, zine emanaldia, idazle eta bertsolarien bisitak (Jon Arretxe batetik eta Asier Alcedo eta Maddalen Ruesgas, bestetik. Gure eskerrik beroenak hirurei!!), “Mikroipuinak” txapelketa, euskal dantzak, zeinu tailerra, bideokliparen grabaketa, diskoteka…
Ikastolatik kanpora ere eraman dute Kultur Astea eta Aspaldiko egoitzan kanta saio ederra eskaini zieten LHko 2. mailakoek, euren familiei eta lehenengo kurtsoko ikaskideei.

BIDEOA (LH1-2koek egindakoa)

Argazki guztaik ikusteko sakatu irudian

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.