AgurraAurkezpena... Argitaratuta

ZUZENDARIAREN AGURRA

juan-carlos-nabera-eta-iñaki-vazquez

18-19 IKASTURTEA MARTXAN DAGO JADANIK; LEHEN HIRUHILEKOA AURRERA DOA ETA IA GOGORATU ERE EZ DITUGU EGITEN DENOK ZERBAIT ESTREINATZEN DUENAREN ILUSIOAREKIN IKASTOLARA HELDU GINEN IRAILEKO LEHENENGO EGUNAK. ORAIN, ABENDUAN, HIRUHILEKOAK AZKAR IGAROTZEN DIREN SENTSAZIOA EZINBESTEKOA DA, BAINA EGINDAKOARI BEGIRATZEN BADIOGU, EGIA DA AURRERA EGIN DUGULA, ETA EZ GUTXI.

 

Lehenengo aldaketa, Asti Lekuk Zuzendari berria duela da: Iñaki Vázquez. Etxeko kidea da, 17 urtez ikasketa burua izan baita eta iaz dagoeneko Ikastolako Zuzendariorde gisa aritutakoa. Juan Carlos Naberanen ibilbidea eta lana eredugarri dira guretzat, eta oraindik ere zuzendaritza talde berriari laguntza eta aholkuak emanez jarraitzen du. Nire aldetik, argi eta garbi daukat etapa berria denontzat ikasteko eta hazteko aukerez beteta egongo dela, baina, aldi berean, hemendik, Juan Carlosi ikastola guztiaren esker ona eta mirespena helarazi gura dizkiot, egin duen lanarengatik, izaerarengatik, entregarengatik eta lorpenengatik.

Proiektu pedagogikoei dagokienez, esan behar dugu metodologia berriak maila guztietan ari direla jadanik ezartzen: Haur Hezkuntzako esparru berria martxan dago jadanik ikastolan, EKI sartu da Lehen Hezkuntzan (LH), eta maila guztietako ikasketa kooperatibo metodologia eta Batxilergoko proiektua ere aurrera doaz. Aurreikusitako erritmoan jarraitzen duen berriztatze metodologikoa da, ikasketa partaideagoa, modernoagoa, bilatuz.

Kudeaketari dagokionez ere izan ditugu lorpen garrantzitsuak. Urriaren 25ean, Portugaleteko Udaleko Gobernu Batzarrak Asti Lekuko Hirigintza Jarduera Programari hasierako onespena emateko akordioa hartu zuen. Lerro hauek irakurtzen dituzuen unean, baliteke hirigintza arloko tresna horren behin betiko onespenetik oso gertu egitea. Beste pauso bat da, eta nahiko garrantzitsua, ikastolaren helburua lortzeko: instalazioak berriztatzea, bai ikasgelei (batxilergoa), bai kirol ekipamenduei dagokienez.

Beste alde batetik, datorren hiruhilekoan, azpimarratu gura dudan oso erronka garrantzitsua dugu: matrikula prozesua. Ezkerraldea jasaten ari den demografiaren erorketak eragin negatiboa izan dezake ikastolako Haur Hezkuntzako ikasgeletan sartuko den ikasle kopuruan. Gure proiektua oso erakargarria da familientzat, baina une honetan oso komenigarria da hezkuntzako komunitate osoaren lankidetzarekin –ikasleak, familiak eta profesionalak– gure inguruan balioan jartzea.

Beno, ez naiz gehiago luzatuko: zuen aurrean ikastolaren aldizkariaren beste ale bat daukazue. 2017-2020 Plan Estrategikoaren barruan martxan jartzea erabaki zen Asti Lekuren IKUSI MAKUSI berria edo berriztatua. Bigarren zenbaki honek lehenengoak bezain harrera ona izango duelakoan.

Jesús Bilbao
Zuzendari Nagusia

Leave a Comment