BehatokiaIkastolaren ahotsak... Argitaratuta

PROGRAMAZIO IKASTAROA DBHn

ASTI LEKU IKASTOLA, IRAKURKETA PLANAREN BARRUAN, BESTEAK BESTE, DBHKO LIBURUTEGIKO BERRIKUNTZAN ARI DA LANEAN. BERTAKO FORMA ALDATZEN ARI GARA, HAINBAT IKASLEREN LAGUNTZAREKIN, INGURU ERAKARGARRIAGO BAT ESKAINI NAHIAN.

Liburutegi baten helburu nagusia liburuak mailegatzea da. liburu hauek berritzen ari gara, baina horrez gain, gune honi beste erabilera kultural bat eman nahi diogu: bertan, hitzaldiak, erakusketak eta ikastaroak ematearena, hain zuzen ere.

Gure lehenengo ikastaroa DBH 4. mailako Erlantz Alonsok antolatu du. DBHko 1. mailako ikasleei bideratutako programazio ikastaroa izan da. Bi astetan zehar, lehenengo jolas-orduetan, 10 pertsonako taldeak liburutegian bildu dira Scratch eta Coding with Chrome programen inguruan ikasten aritzeko.

Scratch, Java programaren oso bertsio sinplifikatua da. Blokeak erabiliz, puzzle baten antzera, joko sinpleak egiteko era bat da. Behin trebetasuna hartuta, Java eta Scratch elkartzen dituen Chrome hedapenera aldatzen dira; bertan, blokeak eta programazio lengoaia bat ikasteko. Ikastaroaren amaieran, bertaratze egokia izanez gero, diploma bat jaso dute parte hartu duten ikasleek.

Esperientzia polita eta aberasgarria izan da guztiontzat. Beste bat prestatzeko irrikan gaude.


Saray de Casas

Leave a Comment