LURZORUAREN KALITATEARI BURUZKO ADIERAZPENA

Asti Leku ikastola - IBAI EZKERRALDEKO IKASTOLA KOOPERATIBA
Joan den abenduan Ikastolak Lurzoruaren Kalitateari buruzko Adierazpena jaso zuen Eusko Jaurlaritzatik, beste pauso bat ikastolaren instalazio berriak gauzatu aurreko kudeaketan.

 
Joan den abenduaren 22an ikastolak, bertako lur-zoruaren kalitatea adierazten duen ebazpena lortu zuen eskumenak dituen ingurumen arloko erakundearen aldetik (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saila). Kooperatibaren Batzarretan emandako informazioaren bitartez ondo dakizuen bezala, betelanak, isurketak edo lur mugimenduak jaso dituzten lurzoruak dauden guneetan ezinbestean bete beharreko izapidea da, eta ebazpenak bermatzen duenez, lurzoru hori egokia da planteamenduan aurreikusitako erabileretarako.

Gure kasuan, adierazpen hori aurrerapausoa da gure inbertsio plana gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren hirigintza arloko gestioetan: Batxilergoko eraikin berria eta kirol instalazioen zaharberritzea. Bere ebazpenaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak lurzoruaren azterketari buruzko ondorioak abalatu ditu. Ikastolak zenbait hilabetez zundaketa eta neurketa lanak egin ondoren aurkeztu du azterketa, eta bertan lurraren egokitasuna eta, jakina, gunearen osasungarritasuna egiaztatuta geratzen dira.

Dokumentazioarekin batera, beheragoko uretan, Ballonti ingururantz, nolabaiteko zikinkeriarekin zihoazen ur filtrazioak saihestuko lituzkeen ehun geo-testila jartzea komenigarria dela dirudien gune bat iragazgaizteko proposamen bat ere eraman zuen Asti Lekuk Jaurlaritzara. Etorkizunari begira ingurumen arloko hobekuntza den neurri hori, gune horretara lur garbiak eta landareak eramanez egingo da.

Ekarpen hori egiteko xedez, futbol zelaiaren hegoaldean baimendutako erakunde batek abalatutako garbiketako lurrak metatu ditugu. Horiek izango dira aipatutako iragazgaizpenerako erabiliko direnak.

Metaketa lanak amaituta daude jadanik, kamioien trafikoa etenda, eta ikastolako aparkalekua bere jatorrizko egoerara itzuli da. Hori dela eta, beti ere saihesteko zailak diren trafiko arloko eragozpenak, azken hilabetean baino txikiagoak izango dira.

Dena den, benetan garrantzitsua, Lurzoruaren Kalitateari buruzko Adierazpena lortzeak gure helburura pixka bat gehiago hurbiltzen gaituela da, hau da, ikastolari ahalik eta instalazio hoberenak ematea, gure ikasleen mesederako.

DECLARACIÓN DE LA CALIDAD DEL SUELO

En diciembre pasado la Ikastola ha obtenido del Gobierno Vasco la Declaración de la Calidad del Suelo, un paso más en la gestión previa a la materialización de las nuevas instalaciones de la ikastola.
 
El pasado 22 de diciembre la ikastola obtuvo del órgano medioambiental competente (Departamento de Medio Ambiente del Gobierno Vasco), la resolución por la que se declara la calidad del suelo de la ikastola. Como ya conocéis por la información facilitada en las Asambleas de la Cooperativa, se trata de un trámite que ha de llevarse a cabo en los enclaves cuyos suelos están alterados por rellenos, vertidos o movimientos de tierra y que garantiza que dicho suelo es apto para los usos previstos en el planeamiento.

Asti Leku ikastolako neskatxoa

En nuestro caso la citada declaración supone un avance en las gestiones urbanísticas necesarias previas a llevar a cabo nuestro plan de inversiones: nuevo edificio de Bachillerato y renovación de las instalaciones deportivas. Con su resolución el Gobierno Vasco avala las conclusiones relativas al análisis del suelo que la ikastola ha presentado tras varios meses de sondeos y mediciones en las que quedan comprobadas tanto la idoneidad del terreno como, por supuesto, la salubridad del enclave.

Asti Leku junto con la documentación elevó también al Gobierno una propuesta de impermeabilización de una zona del terreno en la que parece conveniente colocar un tejido geotextil que impida que las filtraciones de lluvia discurran aguas abajo, hacia el Ballonti, con algún tipo de suciedad. Esta medida, que supone una mejora medioambiental de cara al futuro, se hará con aporte de tierras limpias y vegetales sobre la zona afectada.

A fin de realizar dicho aporte, hemos acopiado en la zona sur del campo de fútbol unas tierras de limpieza avaladas por entidad autorizada y que serán las que se utilicen en la impermeabilización citada.

Las labores de acopio han concluido ya, el tráfico de camiones se ha interrumpido y el parking de la ikastola ha vuelto a su estado inicial, con lo que las molestias de tráfico, siempre difíciles de evitar, serán menores que en el último mes.

Lo importante, en cualquier caso, es que la obtención de la Declaración de la Calidad del Suelo nos acerca un poco más a nuestro objetivo que no es otro que dotar a la ikastola de las mejores instalaciones posibles para nuestros alumnos y alumnas.

JESÚS MARÍA BILBAO
Ikastolako Zuzendari Orokorra

Deja un comentario