KlubaKooperatibaren ahotsak... Argitaratuta

ASTI LEKUKO KROMO ALBUMAK OSO ARRAKASTATSUAK IZAN DIRA

ASPALDIKO ASMOA ZEN ASTI LEKUKO KIROLARIEKIN KROMO ALBUMA EGITEA, BAINA KLUBEAN EZ GENUEN OSO ARGI ZELAN ANTOLATU, NONDIK HASI, NORTZUEKIN EGIN… AURREKO DENBORALDIAN, AZKENIK, FUTBOL SEKZIOKOEK EMAN ZUTEN LEHENENGO URRATSA ETA EUREN ALBUMA KALERATU ZUTEN. BIDEA HASITA ZEGOEN ETA ORAINGOAN SASKIBALOIKOEK HARTU DIETE LEKUKOA. BAI BATAK BAI BESTEAK ARRAKASTA HANDIA IZAN DUTE JOKALARI ETA FAMILIEN ARTEAN.

Asti Leku Kluba aspalditik zegoen albuma egiteko gogoz eta 2017/2018 denboraldian futbol sekziokoek hartu zuten erronka. Futbolean aritzen diren jokalari guzti-guztiak, LHko 1. mailatik hasita, agertu ziren albumean nork bere kromoa izanik.

Ideiak arrakasta handia izan zuen hasiera-hasieratik eta albumaren inguruko lehenengo berriak zabaldu zirenean zoramena izan zen, jokalari guztiak lehen bait lehen eskuratzeko irrikan egon zirelarik.

Futboleko album honek hirurehun bat kromo zekarren eta berehala hasi ziren ikusten kromoen trukeak Portugalete eta inguruko bazter guztietatik. Partidetan arreta handiagoa jartzen zieten gurasoek ‘badaukat-ez daukat-badaukazu…’ leloari epailearen erabakiei jarraitzeari baino.

2018/2019 denboraldian futboleko albumak izaniko arrakasta aintzat hartuta eta saskibaloikoei emandako agindua (hurrengoa haiekin egingo genuela) betetze aldera, beste album bat kaleratu dugu, basket sekziokoa alegia. Nahiz eta saskibaloiko jokalarien kopurua txikiagoa izan, berrehun kromo baino gehiagoko bilduma atera dugu.

Oraingoan ere izugarri ona izan da harrera baita ikastolan sortutako giroa. Izan ere bi asteburutan topaketak antolatu dira bertan kromoak trukatzeko, Asti Leku, gure Bilboko ‘Plaza Berria’ bilakatuta. Gurasoak bete-betean inplikatuta egon dira, haien artean “negoziatzen” seme-alabak baloiekin jolasten ziren bitartean.

Dagoeneko guztiek daukate bukatuta eta horrez gain zenbaitek posterra ere.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!!

Gora Asti-Leku!!




Aitor Villar

Leave a Comment