KlubaKooperatibaren ahotsak... Argitaratuta

KLUBAREN 2018-2019 DENBORALDIAREN BALORAZIOA

AURTENGO DENBORALDIA FUTBOLEKO ERREGIONAL BERRIAREN BULTZADAREKIN HASI ZEN, BIZKAIKO LURRALDEKO HIRUGARREN MAILAN EGOTEA BERRIRO LORTU BAIKENUEN. TALDE HONI ESKER, GAINERA, AUKERA EMAN AHAL IZAN GENIEN JOKALARI ASKORI, ORAINGO GAZTEEI ZEIN IKASLE OHIEI, ASTI LEKU KLUBEAN JOKATZEN JARRAITZEKO.

Horrez gain, futboleko beste lau talde federatu, haur-kategoriako lau talde eta saskibaloiko kadete mailako nesken taldea ere badauzkagu Asti Leku klubean jokatzen.

Denboraldia amaitzeko bi hilabete eskas eta partida gutxi geratzen direlarik, gure taldeak azken urratsak ematen ari dira egindako lanaren ondorioak ikusi ahal izateko.

Batetik, erregionaleko jokalariek, denboraldia bukatutakoan, hurrengo urteetan mailaz igotzeko eduki beharreko esperientzia izango dutelakoan daude.

Bestetik, Gazteen Lehentasunezko mailako taldea (Juvenil A) iaz lortutako igoera mantentzen saiatzen ari da eta horretarako guztion bultzada eskertuko dute jokalariek.

Lehenengo mailako kadeteak igoerako postuetan lehiatzen ari dira eta azken partidak ari dira jokatzen.

Futbol 11ko haur-kategoriako taldeak lan bikaina egiten ari dira. A ligan, zein B ligan Aupa mutilok!

Saskibaloi sekzioan, kadete mailako neskak maila federatuan hasi dira aurten eta momentuz partidu gehiago irabazi dituzte galdu baino. Izan ere, hasieratik hona hobekuntza handia nabaritzen zaie. Bikainak hauek baita; ea denboraldi bukaerara arte horrela jarraitzen duten!

Kluba osatzen duten taldeetatik ehunaka jokalari pasatzen dira, ikastolan kirola egiten urteak eman dituztenak. Orain horrelako asko dauzkagu eskola kirolean, eta hauexek dira Asti Leku Klubeko harrobia.

2019/2020 denboraldiari begira

Datorren denboraldiari begira, hasita gaude taldeen aurreikuspenarekin. Saskibaloiari dagokionez, hedapenak jarraituko duela ematen du, mini mailako talde kopurua mantenduta eta haur-kategorian bi talde berri aterata -mutilena eta neskena-. Kadete mailako neskei, junior mailara pasatzeko momentua helduko zaie, aurten ikasitako guztia praktikan jartzeko eta lehiatu bitartean ondo pasatzen jarraitzeko.

Futbolaren atalean, taldeek gora egiten jarraituko dute. Eskolakoak benjaminera pasatuko dira hurrengo denboraldian baina bitartean euren lehenengo partidak jokatuko dituzte ikasturte hau bukatu baino lehen.

Alebinak haur-kategorian sartuko dira eta Klubean emango dituzte lehenengo pausuak 11ko futbolean.

Haur-kategoriakoak federatuak izatera pasatuko dira eta kadete mailak exijitzen duen lehiakortasunarekin egokitu beharko dira. Erabakitzear dago mailari eutsi ala hurrengo mailara igotzen saiatuko diren. Antzeko egoeran daude gazte-kategoriara pasatuko diren kadeteak. Azkenik, erregionalak aukera emango die jarraitzeko gazteen etapa bukatu duten jokalariei.

Oraindik aurtengoa ez da bukatu eta esan bezala, baditugu eskura zenbait erronka azkeneko jardunaldietarako.

Anima ditzagun gure taldeak azken fase honetan. Aupa Asti Leku!!

Aitor Villar

Leave a Comment