Elkarrekin ikasizLangileenak... Argitaratuta

HEZKIDETZAN OINARRITUTAKO ESKOLA HELBURU

HEZKIDETZAK ETA BERDINTASUNAK AURRE EGIN NAHI DIOTE GIZON ETA EMAKUMEEN ARTEKO DESBERDINTASUNARI, BAI ETA GIZARTEAN EMATEN DIREN BAZTERKERIA GUZTIEI. IKASTOLAN HORIEK BIAK BULTZATZEA NAHI BADUGU, ELKARREKIN MODU DEMOKRATIKO BATEAN BIZITZEKO OINARRIZKO BALIOAK, ESTRATEGIAK ETA EDUKIAK LANDU BEHAR DITUGU, ANIZTASUNA ERRESPETATUTA, JAKINA.

Hori dela-eta, 2019-2020 ikasturteko lehenengo hiru hilabetean honako programazio eta plangintza hauek jarri ditugu martxan:

Lehenik eta behin, DBHko 1. mailako ikasleekin Inspira steam programan murgilduta gaude. Deustuko Unibertsitateak sortutako programa honen bitartez, gazteek hausnarketa egiten dute, zientzia eta teknologiaren esparruan emakumeek bizi duten egoeraz. Sei saiotan burutuko da programa, kanpotik datozen bi mentore eta ikastolako irakasleen laguntzaz.

Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako laguntzari esker, DBHko 2. mailako ikasleek “Parez pareko harremana sendotzen” ikastaroa egingo dute; ildo berean guraso eta irakasleentzat, “Eguneroko eskola praktiketan berdintasuna txertatzen” eta “Gatazken bideraketa hezkidetzaren ikuspuntutik” formakuntza saioak egingo dira, Amelia Barquin hizlariak gidatuta.

Honez gain, Emakundek bideratutako Beldur barik eta Nahiko programetan parte hartuko dugu. Beldur barik programak gazteria indarkeria matxistaren aurka inplikatzea du helburu, eta berdintasunean, askatasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak eta jokabideak sustatzea. DBHko 3. mailako ikasleak murgilduta daude proiektu honetan, eta 10. edizioaren lehiaketarako bideoak prestatzen ari dira. Nahiko programa, ordea, berdintasunean bizitzeko balioak lantzen dituen programa da. Hori aurrera eramateko, Lehen Hezkuntzako irakasleak formakuntza saio berezietan parte hartzen ibiliko dira datozen hilabeteetan.

Azkenik Zure taldekoak gara kirol arloan sexu eta abusu jazarpenen aurkako arreta zerbitzuak DBHko 4. mailako ikasleei hitzaldi bat emango die, kirol esparruan ematen diren diskriminazio eta indarkerien inguruko sentsibilizazioa egiteko asmoz. Bestalde, Pantallas Amigas erakundeak “Zibersegurtasunaren” inguruko formazioa eskainiko die Batxilergoko 1. mailako ikasleei.

Miriam Estévez
Hezkidetza Taldea

Utzi iruzkin bat