Kultur eta sormen ekarpenakLangileenak... Argitaratuta

HEZKIDETZA TALDEA MARTXAN DA!

AURREKO URTEETAN JADA IKUSI DUGU IKASTOLAN HEZKIDETZA LANTZEKO ZENBAIT EKIMEN BURUTU DIRELA, BATEZ ERE, HORREN IKUR DIREN BI EGUNIK ADIERAZGARRIENAK OSPATZEKO: AZAROAK 25 ETA MARTXOAK 8. HORRETAN LANEAN JARRAITZEKO ASMOZ, AURTEN ETAPA ANITZETAKO IRAKASLEAK ZEIN IRAKASLE EZ DIREN KIDEAK BILDU DIRA ETA LAN-TALDE EDERRA SORTU DUTE!

 

Taldeak zenbait helburu zehatz dauzka: alde batetik, gizartean bor-borean dagoen gai hau agerian uztea ikasleen kontzientzia piztu eta hausnarketarako tartea eskaintzeko. Bestetik, feminismoa eta hezkidetza Ikastolan sustatzea eta horiek dakartzaten balioak zabaltzea.

Lehenik eta behin, azaroaren 25eko plangintzarekin hasi dira. Aurten igandea izango denez gero, Asti Lekuko txikienek aurreko astean ospatuko dute eta DBH eta Batxilergokoek, berriz, azaroaren 26an.

Horrez gain, luzera begira ere zenbait asmo adierazi dituzte taldekideek. Hasteko, eta Ikastolak argi duenez hezkidetzaren eta hezkuntzaren arteko lotura estua dela, bai arlo formalean zein informalean Asti Lekuko eragile guztiekin landu ahal izatea. Gainera, urte osoan ekintza anitz antolatzea, ez bakarrik azaroaren 25ean eta martxoaren 8an, baita ikasturte osoan zehar ere.

Bukatzeko, parte hartzeko gogoa duen edozeini gonbidapena luzatu nahi diote, guztien ekarpenak aberasgarriak izan baitaitezke. Bien bitartean, lanean jarraituko dute, beraz, aurrerantzean izango duzue euren berri!

Leave a Comment