Kultur eta sormen ekarpenakLangileenak... Argitaratuta

HAINBAT METODOLOGIATAN INSPIRATUTAKO PROIEKTU PROPIOA

HAUR HEZKUNTZARAKO GURE PROIEKTUA ANTOLAKETA NEUROLOGIKOA, FISIKOA ETA EMOZIONALA BULTZATZEN DUEN HEZKUNTZA PROGRAMA DA, ETA IKASLEEI ETORKIZUNEKO EZAGUTZAK ESKURATZEN LAGUNDUKO DIE.

Zentzumenen estimulazio zabalaren, eta ezagutza eskuratzearen eta barneratzearen alde egiten dugu, mugimenduaren, behaketaren, manipulazioaren eta esperimentazioaren bitartez, txokoz txokoko jolas saioen nahiz jolas librearen bidez egituratuta. Proiektua ingurune ludikoan eta pertsonalizatuan gauzatzen da, ikasteko erritmoen aniztasuna eta sormena bultzatzen ditu eta ohiturak hartzea sustatzen du.

Gaur egungo hezkuntza behar berriez jabetzen gara, eta esperimentazioan eta jolasean oinarritutako pedagogian ere sinesten dugu, eta, horretarako, hainbat metodologiatan inspiratutako gure proiektua eraikitzen ari gara, Urtxintxa Proiektua, Konfiantzaren Pedagogia eta Ready for a Story, batez ere.

Urtxintxa Metodologia

Ikasketa guztiak metodo globalizatu baten bidez integratzen dituen egitura eskaintzen du, eta euskara eskuratzea bultzatzen du. Gaitasun kognitiboen, oreka pertsonalaren eta motorraren, komunikazioaren eta gizarteratzearen garapenean oinarritzen da.

Bizipenean, esperientzian eta jolas jardueretan oinarritutako ikasketa prozesua da, umea gatazka kognitiboen aurrean jartzen du eta ikasketa autonomoa eta partekatua bultzatzen du.

Proiektuak ikasleen prestakuntza integrala baloratzen du, eta printzipio unibertsalen eta oinarrizkoen (eskubide berdintasuna, elkartasuna, justizia, osasuna eta askatasuna kontuan hartzea, etab.) araberako arreta berezia, sistematikoa eta kontzientea ematen dio hezkuntzari.

Konfiantzaren pedagogia

Pertsona, osotasunez garatzeko eta zoriontsu izateko behar duen guztiaz hornitutako gizakia da. Hezitzailearen eta ingurunearen lana prozesu horretan distantzia egokian laguntzea eta segurtasuna ematea da, bere buruarengan konfiantza izan dezan eta behar bezala gara dadin. Pedagogia horren ezaugarri nagusiak, umea pertsona gisa garatzea, espazio fisikoaren eta materialen funtzionaltasuna berrantolatzea eta familiaren garrantzia azpimarratzea dira. Familia da, eskolarekin batera, hezkuntzaren oinarria. Horren arrakasta inplikatutako eragileen irizpideen koherentzian dago.

Ready for a story

Ingelesa goiz barneratzeko metodoa da, eta hirugarren hizkuntza norbereganatzea ahalbidetzen du, pixkanaka, jolas ingurunean.

PENTSAMENDU LOGIKO MATEMATIKOAREN OINARRIA BEHAKETA DA BETI

Gure proiektuari esker, Haur Hezkuntzako etapan jolasaren bidez bultzatzen dugu pentsamendu logiko matematikoa. Logikaren garapena funtsezkoa da pentsamendu kritikoa eta zientifikoa sustatzeko, eta hauetan oinarritzen dugu: berbalizazioan, behaketan, arrazoiketan, esperimentazioan eta manipulazioan.

HEZKUNTZA EMOZIONALA ETA AUTONOMIA

Garapena bultzatzen dugu, eta 2-6 urte bitarteko adimen emozionalaren oinarria finkatzen dugu, pixkanaka norberaren emozioei izena ematen, norberaren eta besteen emozioen adierazpen zeinuak ezagutzen eta identifikatzen irakatsiz, umeen erreakzio egokia ahalbidetzeko eta emozioak behar bezala erregulatzeko.

Hiztegi emozionala ere ematen zaie, kontaktu pertsonala bultzatzen da eta emozioez modu naturalean egiten da berba, bizipenekin lotuz eta familiekin elkarlan estuan arituz.

Ikasgela barruan eta kanpoan modu sistematikoan lantzen dira ikasleei estrategia egokiak ematen dizkieten eta bizitzarako prestatzen dituzten balioak.

JOLASEAN ETA ESPERIMENTAZIOAN OINARRITUTAKO IKASKETA

Esperimentazioan eta manipulazioan oinarritutako ikaskuntzan sinesten dugu, “buruan ez dagoelako zentzumenetan aurretik egon ez den ezer” (Aristoteles). Eta umeek gauzen eta ingurunearen propietateak eta nolakotasunak deskubritzeko duten modurik eraginkorrena delako.

Haur Hezkuntzako etapan, denbora asko ematen diogu jolasari. “Ume batentzat jolastea munduko zatitxo bat mozteko eta manipulatzeko aukera da, bakarrik edo lagunduta, iritsi ezin den leku hori asmatu egin daitekeela jakinda. Horrela definitzen da jolasa, umearen benetako beharra den jolas librea.” (Francesco Tonucci).

Josune López de Vergara

Utzi iruzkin bat