Aisialdi proposamenakGuraso Gunea... Argitaratuta

“GURASO GUNEA”, ASTI LEKUKO FAMILIENTZAKO TOPALEKUA

“GURASO GUNEA, MODU ERABAT BORONDATEZKOAN, UMEAK ETA FAMILIAK ERLAZIONATZEKO JARDUERAK AURRERA ERAMAN GURA DITUGUN IKASTOLAKO GURASO TALDEA GARA, EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO AHALEGINA EGINEZ, EZ IKASTOLA BARRUAN BAKARRIK, BAITA KANPOAN ERE”.

Ziurrenez zuetariko askok entzungo zenuten zer edo zer Ikastolako GURASO GUNEARI buruz. Gaur bere historiari buruzko zerbait kontatu gura dizuegu, hobeto ezagutu gaitzazuen.

Gure seme-alabak ikastolan hasi baino askoz lehenago bazegoen GURASO GUNE bat, beste guraso talde batek osatutakoa; eta, modu naturalean, errelebua eman diete taldeko oraingo kideei, haietako askok dagoeneko ez baitute seme-alabarik Ikastolan. Horregatik, guraso gehiago elkartzeko beti irekita dagoen taldea da, taldeari jarraipena emateko, ideia berriak aurkezteko eta, horrela, kide gehiago izango dituen taldea lortzeko.

Aurreko ikasturtera arte, ostiral arratsaldeetan esku-lan eta zientzia tailerrak eta ikerketa-jolasen bat antolatzen genituen, eta baita irteeraren bat elurretara ere. Eta, egia esan, oso ondo pasatu dugu umeekin.

Ikasturte honetan, berriz, jarduerak ikastolatik kanpo egiteko apustua egin gura dugu, horrela balio handiagoa eman ahal izateko familiari, aisiari eta euskarari. Dinamika, orain arte egindakoaren guztiz desberdina da, baina askoz ere atseginagoa, jarduerak familia osoarekin egin daitezkeelako.

Orain arte antolatutako jardueretako batzuk hauek izan dira:

  • “La Berrea” entzuteko irteera.
  • Bisita gidatua Muñatoneseko Gaztelura; bertan, gazteluaren eta bertako familien historia azaldu ziguten.
  • Bisita La Encartada txapel lantegira eta bertako Jacquar ehundegira.
  • Serantesera igoera, Olentzerori gutuna uzteko.

Eta aurrerantzean, gauzatu daitezkeen askoz ere ideia gehiago ditugu gure burutxoetan:

  • Arkeologo baten lana ezagutzeko eta indusketa batean parte hartzeko tailerra.
  • Irteera elurretara (eguraldiaren arabera). Egun atsegina igarotzea elurretan, trineo lasterketak eta elur panpinak eginez.
  • Irteera Omako Basora. Giro naturalaz gozatzea.

Gure helburua DIBERTITZEA da, beste mota bateko eguna igarotzea, leku berriak ezagutzea, ikastolako beste familia batzuekin erlazionatzea eta, ahal den neurrian, euskararen erabileran gure hondar alea jartzea, bakoitzak ahal duen bezala.

Gurekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu eta, gura baduzue, gure taldeko kide bilakatzera, edo, beste barik, interesgarri iruditzen zaizkizuen jarduerak planteatzera.

Beti aurkitu ahal izango gaituzue Talleresastileku@gmail.com helbidean.

Leire Agirre

Leave a Comment