Denbora-pasakJolasak... Argitaratuta

EUSKALPLAY: ADIN GUZTIETAKOENTZAKO JOKOAK LHKO 1. MAILATIK GORAKOENTZAT

Abenduko ale honetarako Azkue fundazioak sortutako Euskalplay joko-sorta aukeratu dugu zuei proposatzeko:

“Joko-sorta honen helburu nagusia euskara sendotu eta bultzatzea da, online dauden zenbait jarduera baliatuz. Jarduera horietan, erabiltzaileak aplikazioarekin (edo aplikazioaren kontra) egingo du jolas eta, bide batez, euskararen historioa, euskalkien kokapena, euskalkietako hitzak, euskararen hitzen jatorria, euskaldun ospetsuak, euskarazko esaerak eta eguneroko bizimoduarekin lotutako hitzak ikasi eta landuko ditu. Beraz, nagusiki tresna pedagogikoa dugu hau, eta Lehen Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko gaztetxoen artean euskara sustatzeko sortu dugu, beren jolaserako grina eta gure irakatsi nahia uztartuz”-azaltzen dute Azkue Fundaziokoek.

Leave a Comment